157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

365E/2019 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jendaurrean jartzeko eta entzunaldia emateko tramiteak egiten baitira, aldi berean, Espartza Galarko gai inerteen hondakindegia handitzeko proiektuaren espedienteari dagokionez. Sustatzailea Recuperación Ambiental SL da.

2018ko maiatzaren 16an hartutako Erabakiaren bidez, “Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko UPSa eguneratzeko proiektua” behin betiko onetsi zen. Sustatzailea Recuperación Ambiental SL da (2018ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa). Erabakian adierazten den bezala, Nafarroako Gobernuak 2001eko uztailaren 2an hartutako Erabakiaren bidez (2011ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 10ekoa) onetsi zen UPSaren interes orokorrean sartuta dago eguneratzeko proiektuarena ere, haren xedean ez baitakar inolako aldaketarik.

2019ko martxoaren 28an, departamentu honetan sartu zen Espartza Galarko gai inerteen hondakindegia handitzeko proiektua, Recuperación Ambiental SLk sustatua, eta bertan obrak gauzatzeko baimena eskatu zen.

Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 47. artikuluarekin bat (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina), UPSean aurreikusten diren azpiegiturak, zuzkidurak eta instalazioak eraiki edo konpontzeko lanek, eta horiek abian jartzeak, toki entitateen aurrean kitatu beharreko zerga betebeharrak deusetan ukatu gabe, “ez dute lizentzia edota toki entitatearen bestelako prebentzio-kontrolik beharko”, eta “Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, ukitutako toki entitateei entzunaldia eman ondoren, obren exekuziorako baimena emanen du, beharrezkoak diren determinazioak zehaztuta”.

Bestalde, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 23E/2018 Ebazpenak, Iruñerrian gai inerteen hondakindegiak ezartzeko Recuperación Ambiental SLk sustatutako Udalez Gaindiko Proiektu Sektorialaren ingurumen ondorioen adierazpena (ingurumen adierazpen estrategikoa) eman zuenak, honako hau xedatzen du:

“Espartza Galarko eremu berrian UPSa garatzen duen proiektua ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duen jarduera sailkatu gisa izapidetuko da, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea eta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea aplikatuz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan”.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espartza Galarko gai inerteen hondakindegia handitzeko proiektuaren espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunez, eta, aldi berean, entzunaldia ematea proiektuak ukitutako udalari eta proposaturiko kokalekuaren mugakide diren finken jabe eta okupatzaileei, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 63. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 47. artikuluan (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategina) aurreikusitako ondorioak izan ditzan.

Horretarako, espedientea web-orri honetan ikusten ahalko da: http://www. ExposicionpublicaOT.navarra.es. Halaber, interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9; 31005 Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta honako hauei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan: Galar Zendeako Udala, Remirez de Ganuza Erro Carlos, Roncal Baraibar Jose Joaquín, Zizur Txikiko Kontzejua, Ezpeleta Ciaurriz Nemesio, Ayerra Ciganda María Concepcion, Remirez De Ganuza Erro Carlos, Garde Aizpurua María Jesus, Guindano Garde Javier, Cenoz Osinaga Jose Javier, Espartza Galarko Kontzejuko herrilurrak, Alfonso Doncel Luis Maria, San Martin Villanueva Ricardo, Ariz Vidondo María Teresa Juliana, Ariz Vidondo Carmen Esther, Ariz Vidondo María Isabel, Ariz Vidondo Ana, Ariz Vidondo María Mercedes, Ariz Vidondo Santiago, Ariz Vidondo Margarita, Ariz Vidondo María Esther, Rodriguez Erdozain María Luisa, Ariz Martinez Gaizka, Ariz Martinez Ibai, Rodríguez Zunzarren Ignacio, Rodriguez Zunzarren Mariano Felipe, Rodriguez Zunzarren Javier, Rodriguez Zunzarren Ignacio, Rodriguez Zunzarren Mariano Felipe, Rodriguez Zunzarren Javier, Ardanaz Gaston Jose Carlos, Urricelqui Lizarraga María Pilar, Ardanaz Gaston Francisco Javier, Lumbier Larraya Juan Jose, Ariz Vidondo María Teresa Juliana, Ariz Vidondo Carmen Esther, Ariz Vidondo María Isabel, Ariz Vidondo Ana, Ariz Vidondo María Mercedes, Ariz Vidondo Santiago, Ariz Vidondo Margarita, Ariz Vidondo María Esther, Rodriguez Erdozain María Luisa, Ariz Martinez Gaizka, Ariz Martinez Ibai, eta baita sustatzailea ere.

Iruñean, 2019ko ekainaren 20an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1908437