157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

34/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren 2019ko maiatzaren 20ko Erabakia argitaratzea. Haren bidez batera baimentzen dute Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea, Iruñeko Fuente del Hierro kaleko 2ko behean dagoen lokalaren obren kontratazioarekin eta obren eta eraberritzearen zuzendaritza fakultatiboaren kontratazioarekin loturiko lanak gauzatze aldera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuarekin bat etorriz, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren 2019ko maiatzaren 20ko Erabakiaren bidez batera baimendu zuten Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea, Iruñeko Fuente del Hierro kaleko 2ko behean dagoen lokalaren obren kontratazioarekin eta obren eta eraberritzearen zuzendaritza fakultatiboaren kontratazioarekin loturiko lanak gauzatze aldera (777 inbentario zenbakia).

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren 2019ko maiatzaren 20ko Erabakia. Haren bidez batera baimentzen dute Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea, Iruñeko Fuente del Hierro kaleko 2ko behean dagoen lokalaren obren kontratazioarekin eta obren eta eraberritzearen zuzendaritza fakultatiboaren kontratazioarekin loturiko lanak gauzatze aldera. Erabakia eranskin modura ageri da.

2. Foru agindu hau igortzea Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusira, Ondare Zerbitzura, Nafarroako Berdintasunerako Institutura, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

ERANSKINA

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren arteko erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baita Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea, Iruñeko Fuente del Hierro kaleko 2ko behean dagoen lokalaren obren kontratazioarekin eta obren eta eraberritzearen zuzendaritza fakultatiboaren kontratazioarekin loturiko lanak gauzatze aldera

Alde batetik: Mikel Aramburu Urtasun jauna, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria,

Beste alde batetik, Ana Ollo Hualde andrea, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria,

ADITZERA EMATEN DUTE

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Fuente del Hierro kaleko 2ko behean dagoen lokala eraberritu gogo du (777 inbentario zenbakia), Nafarroako Berdintasunerako Institutuari esleitutako eskumenak gauzatzeko bulegoak bertan biltzeko.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren aurrekontuetan, “Eraikina egokitzea” izeneko B40000 B4000 6020 232200 partida dago, 276.349 euroko kreditua duena.

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuan ezarritako eskumenaren titularra baita, ez du ez giza baliabiderik ez baliabide teknikorik atxikitako higiezina eraberritzeko lanetarako behar diren espediente administratiboak prestatu, tramitatu, esleitu eta gauzatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren oinarrizko egitura orokorra ezartzen duen abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak sektore publikoko erabilera administratiboko edo funtzionaleko ondasun higiezinen gaineko politika diseinatu, antolatu eta kudeatzeari buruzko eskumenak esleituak ditu, eta arestian aipaturiko lanak gauzatzeko profil profesional egokia duten langileak ere baditu, Ondare Zerbitzuari atxikiak.

Bestalde, Ondare Zerbitzuari Foru Komunitatearen ondare-ondasunen kudeaketari loturiko eginkizunak dagozkio, bai eta Foru Komunitateko Administrazioaren higiezinen politikarako planak erredaktatu, kudeatu eta gainbegiratzea ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak honako hau xedatzen du: “Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dute beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun-arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako”.

Ondare Zerbitzuak aditzera eman duenaren arabera, aurreikusten da lokalaren eraberritzearen kostua 410.879,13 eurokoa izatea.

Kudeaketa-esleipena egiten duen departamentukoa ez den administrazio organo bati egiten zaion kudeaketa-esleipena, bi departamentuen titularrek batera emandako baimenaren bidez eginen da (14.3 artikulua). Hori horrela, bi aldeek elkarri aitorturik gaitasun nahikoa dutela,

ADOSTU DUTE

1. Baimena ematea Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egiteko, Iruñeko Fuente del Hierro kaleko 2ko behean dagoen lokalaren obren kontratazioarekin eta obren eta eraberritzearen zuzendaritza fakultatiboaren kontratazioarekin loturiko lanak gauzatze aldera (777 inbentario zenbakia), ondoren Nafarroako Berdintasunerako Institutuak hura erabili dezan.

2. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Ondare Zerbitzuaren eskura 410.879,13 euro jartzea, betiere diru-kopuru eta epeak honela zehazturik:

276.339,42 euro, 2019ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Eraikina egokitzea” izeneko B40000 B4000 6020 232200 partidaren kargura.

134.539,71 euro, Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorretan horretarako gaituko den partida baliokidearen kargura. Alabaina, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 20an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1908495