157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

33/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren 2019ko martxoaren 28ko Erabakia argitaratzea. Haren bidez batera baimentzen dute Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea, “Rozalejoko markesaren jauregia” eraikina zaharberritu eta eraberritzeko obrak gauzatzeko eta, kasua bada, zuzentzeko proiektuaren kontratazioarekin loturiko lanak gauzatze aldera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuarekin bat etorriz, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren 2019ko martxoaren 28ko Erabakiaren bidez batera baimendu zuten Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea, “Rozalejoko markesaren jauregia” eraikina zaharberritu eta eraberritzeko obrak gauzatzeko eta, kasua bada, zuzentzeko proiektuaren kontratazioarekin loturiko lanak gauzatze aldera.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariaren 2019ko martxoaren 28ko Erabakia. Haren bidez batera baimentzen dute Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea, “Rozalejoko markesaren jauregia” eraikina zaharberritu eta eraberritzeko obrak gauzatzeko eta, kasua bada, zuzentzeko proiektuaren kontratazioarekin loturiko lanak gauzatze aldera. Erabakia eranskin modura ageri da.

2. Foru agindu hau igortzea Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusira, Ondare Zerbitzura, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2019ko ekainaren 21ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

ERANSKINA

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren arteko erabakia, zeinaren bidez batera baimentzen baita Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egitea, “Rozalejoko markesaren jauregia” eraikina zaharberritu eta eraberritzeko obrak gauzatzeko eta, kasua bada, zuzentzeko proiektuaren kontratazioarekin loturiko lanak gauzatze aldera

Alde batetik: Mikel Aramburu Urtasun jauna, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria,

Beste alde batetik, Ana Ollo Hualde andrea, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria,

ADITZERA EMATEN DUTE

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Navarrería kaleko 17an den “Rozalejoko markesaren jauregia” erakina zaharberritu eta eraberritu gogo du, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren egoitza eta, zehazki, Nafarroako Memoriaren Institutua bertan biltzeko. Eraikina babestuta dago ondasun katalogatu gisa fatxadako elementuei, bebarruari eta eskailerari dagokienez, eta Iruñeko Udal Planaren 43. artikuluaren arabera 2ko babes maila du.

2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 27/2018 Foru Legeak “Lokalak egokitzea” izeneko B200001 B2200 6020 232500 partida sartu zuen Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren programan.

Aurrekontuaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 25/2019 Ebazpenaren bidez, Iruñeko “Rozalejoko markesaren jauregia” izeneko higiezina Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari atxiki zitzaion.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuan ezarritako eskumenaren titularra baita, ez du ez giza baliabiderik ez baliabide teknikorik atxikitako eraikina zaharberritu eta eraberritzeko lanetarako behar diren espediente administratiboak prestatu, tramitatu, esleitu eta gauzatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuaren oinarrizko egitura orokorra ezartzen duen abuztuaren 28ko 134/2015 Foru Dekretuaren 9. artikuluaren arabera, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak sektore publikoko erabilera administratiboko edo funtzionaleko ondasun higiezinen gaineko politika diseinatu, antolatu eta kudeatzeari buruzko eskumenak esleituak ditu, eta arestian aipaturiko lanak gauzatzeko profil profesional egokia duten langileak ere baditu, Ondare Zerbitzuari atxikiak.

Bestalde, Ondare Zerbitzuari Foru Komunitatearen ondare-ondasunen kudeaketari loturiko eginkizunak dagozkio, bai eta Foru Komunitateko Administrazioaren higiezinen politikarako planak erredaktatu, kudeatu eta gainbegiratzea ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14.1 artikuluak honako hau xedatzen du: “Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi izanen dute beste organo batzuei edo zuzenbide publikoko beste erakunde eta entitate batzuei –lotutakoak edo haien menpekoak– eskuordetzea beren eskumeneko jarduera materialak eta teknikoak egitea, dela eraginkortasun-arrazoiengatik, dela lan horietarako baliabide tekniko egokiak ez dituztelako”.

Kudeaketa-esleipena egiten duen departamentukoa ez den administrazio organo bati egiten zaion kudeaketa-esleipena, bi departamentuen titularrek batera emandako baimenaren bidez eginen da (14.3 artikulua). Hori horrela, bi aldeek elkarri aitorturik gaitasun nahikoa dutela,

ADOSTU DUTE

1. Baimena ematea Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiari kudeaketa-esleipen bat egiteko, “Rozalejoko markesaren jauregia” eraikina zaharberritu eta eraberritzeko obrak gauzatzeko eta, kasua bada, zuzentzeko proiektuaren kontratazioarekin loturiko lanak gauzatze aldera, ondoren Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak hura erabili dezan.

2. Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Ondare Zerbitzuaren eskura 396.412,32 euro jartzea, betiere diru-kopuru eta epeak honela zehazturik:

198.208,16 euro, 2019ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Lokalak egokitzea” izeneko B20001 B2200 6020 232500 partidaren kargura.

198.208,16 euro, Nafarroako 2020ko Aurrekontu Orokorretan horretarako gaituko den partida baliokidearen kargura. Alabaina, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da.

Iruñean, 2019ko martxoaren 28an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1908494