157. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko uztailaren 31n hartua, “A-68 Ebroko Autobiaren zerbitzu-bidera Tutera-Murchante NA-6840 errepidetik sartzeko bidea, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

2019ko maiatzaren 31n, Tuterako Udalak Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiari eskatu zion presako prozeduraren bidez tramita zezala “A-68 Ebroko Autobiaren zerbitzu-bidera Tutera-Murchante NA-6840 errepidetik sartzeko bidea, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” izeneko proiektuaren jendaurreko informazioaren tramitea eta desjabetzeko espedientea, udal horren alde.

Nafarroako Gobernuak, 2017ko irailaren 20an hartutako Erabakiaren bidez, interes orokorreko deklaratzen zuen honako hau: “A-68aren parean, eskuineko aldetik, doan landabidea –87,93 eta 98,63 kilometro-puntuen artean– egokitzeko eta lotuneetarako proiektua”. Erabaki hori 2017ko 194. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 6koan. Proiektuan bi fase jaso dira:

–I. fasea: proiektu osoa hartzen du, Tutera-Murchante NA-6840 errepidearekiko lotunea izan ezik.

–II. fasea: ezkerretara biratzeko errei zentralarekin uztartzea.

Bide segurua egokitu eta egiteko, Nafarroako Gobernuak zuzeneko dirulaguntza bat kontsignatu zion Tuterako Udalari.

Tuterako Udalak, 2018ko ekainaren 29ko Osoko Bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, onartu zuen hitzarmen bat izenpetzea Nafarroako Gobernuaren eta Tuterako Udalaren artean; hitzarmen horretan, Tuterako Udalak bere gain hartzen du lanak egiteko behar diren lurrak TRAGSAren esku uzteko konpromisoa, nahitaezko desjabetzearen bidez, bi fasetan.

Lehenbiziko fasea amaituta, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren martxoaren 26ko 297/2019 Ebazpenaren bidez teknikoki onetsi zen “A-68 Ebroko Autobiaren zerbitzu-bidera Tutera-Murchante NA-6840 errepidetik sartzeko bidea, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” izeneko proiektua, eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri. Zerrenda ebazpen horren eranskin gisa ageri da. Jendaurreko epea iragan da eta ez da horri buruzko alegaziorik aurkeztu.

Tuterako Udalak 2019ko maiatzaren 24ko Osoko Bilkuran erabaki zuen behin betiko onestea “A-68 Ebroko Autobiaren zerbitzu-bidera Tutera-Murchante NA-6840 errepidetik sartzeko bidea, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” izeneko proiektua eta ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda. Onespen horrek berarekin dakar onura publikoaren eta okupatu beharraren deklarazioa.

Proiektuaren exekuzioak ukitzen dituen ondasun eta eskubideak presaka okupatu beharraren arrazoia da beharrezkoa dela autobiaren alboko bide bat egokitzea, eskuinaldean, eta Tutera-Tarazona NA-121-C eta Tutera-Murchante NA-6840 errepideekiko lotuneak moldatzea, errepideetara landa bideetatik sartzeko bideak erregulatzen dituen araudia betetzeko; horretarako, Tutera-Murchante NA-6840 errepidearekiko lotunean beharrezkoa da egungo uztartzea tokiz mugitzea Murchanterantz, 75 metro inguru, eta ezkerretarako biratzeko errei zentral bat diseinatzea, araudian eskatzen diren ikuspen baldintzak eta gutxieneko distantziak betetzea posible izan dadin.

Nafarroako Gobernuak, Tuterako Udalak alegatutako arrazoiak ikusita eta balio justua ordaintzeko behar den kreditua badela egiaztatuta, justifikatutzat jotzen du desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, txosten juridikoa ikusirik, eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. “A-68 Ebroko Autobiaren zerbitzu-bidera Tutera-Murchante NA-6840 errepidetik (Nafarroa) sartzeko bidea, 93,1 eta 95,5 kilometro-puntuen artean” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitalpenaren egunetik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka, hautara, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, zuzenean aurkaratzen ahal dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aurretiazko errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau igortzea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzura eta Tuterako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2019ko uztailaren 31n.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1910259