134. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURRE

Tokiko ehiza-barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, honako hau ematen da aditzera: ehiza-barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea jendaurrean egonen da Muezko Kontzejuko bulegoetan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari.

Lurrak barrutiaren zati izanen dira, espresuki uko egiten ez bada hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Estenotz, Garisoain, Irurre, Lerate eta Muzki.

Irurren, 2019ko ekainaren 27an.–Burua, José Antonio Zudaire Escobar.

Iragarkiaren kodea: L1908965