115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2018ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoa.

Iragarkia 2019ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 14an, eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi da, iragarki honen eranskinean azaltzen den edukiarekin.

Plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Azkoienen, 2019ko maiatzaren 29an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1907514