115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, Azterketa eskubideen tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko martxoaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Azterketa eskubideen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala; 2019ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2019ko maiatzaren 28an.–Mankomunitateko burua, Jesús María Erburu Anchaño.

ORDENANTZA FISKALA, AZTERKETA ESKUBIDEEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

I.–Oinarria eta izaera.

1. artikulua. Tasa hau ezarri da Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

II.–Zerga-egitatea.

2. artikulua. Tasaren zerga-egitatea da honako hauetan izangai gisa parte hartzeko eskaera egitea: funtzionarioen nahiz lan-kontratudunen lanpostu hutsak jabetzan betetzeko lehiaketak, oposizioak eta oposizio-lehiaketak, irekiak edo murriztuak izan, eta kontratazio zerrendak osatzeko hautapen prozesuak, deialdia Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak edo bere erakunde autonomoek egiten dutenean.

III.–Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira, zergadunak, Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak edo bere erakunde autonomoek deitzen dituzten lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan, irekiak edo murriztuak izan, eta kontratazio zerrendak osatzeko hautapen prozesuetan parte hartzen duten izangaiak.

IV.–Zerga-kuota.

4. artikulua. Oposiziogile, lehiatzaile edo izangai bakoitzak 29,00 euroko kuota ordaindu beharko du.

V.–Sortzapena.

5. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da espedientea egiten denean, eta eskubide horiek ez zaizkie itzuliko izangaiei egotziriko arrazoiengatik baztertuak izan direnei.

VI.–Likidazioa eta diru-sarrera.

6. artikulua. Tasaren ordainketa, izenduna eta bana-banakoa izanen baita bete nahi den lanpostu bakoitzeko, Mankomunitatearen banku-kontuan diru-sarrera eginez gauzatuko da, eta horren frogagiria eskabideari erantsiko zaio. Izangaiak diru-sarreraren gordekina gorde beharko du.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, ez da inolaz ere tasa itzultzeko eskabiderik onartuko.

AZKEN XEDAPENA

7. artikulua. Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Iragarkiaren kodea: L1907511