115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 905. lurzatian. Hasierako onespena

Esako Udalak, 2019ko maiatzaren 21ean egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa, Esako katastroko 2. poligonoko 905. lurzatian, César Costa Sanzek sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esan, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1907520