115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Aldaketa UE 24 S.1 AR.1 exekuzio unitatean. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2019ko maiatzaren 20an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, egin beharreko determinazio xehatuetan, Valtierrako lurzoru urbanizagarriko UE 24 S.1 AR.1 unitatean, Beatriz Santafé Rodrigok eta beste batzuek sustatua. Paseo de la Ribera eta Camino de los Frailes kaleen mugaketari eta lerrokadurari buruzkoa da aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkarietan agertu ondoan, gutxienez hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Valtierran, 2019ko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1907560