115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

81/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 27koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, María Carmen Anaut Erviti andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen aldi baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. María Carmen Anaut Erviti andrea, Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiko Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuko NBEUF-LGENF Dirulaguntzen Finantza Kontrolerako Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau interesdunari, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 27an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1907364