115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa Herri-lurren ordenantzan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2019ko martxoaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Herri-lurren ordenantzaren aldaketa.

Aldaketa horien hasierako onespenaren eta erregelamenduzko jendaurreko epearen iragarkia argitara eman zen 2019ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 4an, eta Udalaren iragarki-taulan. Jendaurrean egon bitartean, ez zen alegaziorik aurkeztu. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsirik gelditu dira, ondotik ematen den testuari jarraikiz.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzekoa den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Lehenbiziko aldaketa:

“22. artikulua. Eguesibarko Udalak herri-bazkalekuen abere-zama kalkulatuko du larreen planaren arabera.

Egulbati: maiatzetik urrira: behi-aziendaren 20 buru eta ardi-aziendaren 200 buru.

Egulbati: azarotik martxora: zaldi- edo behi-aziendaren 30 buru.”

Bi aldi zehazten dira larreen kudeaketarako, ingurumena zaintzearekin bateragarria izan dadin, ezinbestekoa baita hilabeteko atsedena uztea urteko garai onuragarrienean loreak haz daitezen (apirila-maiatza). Lizitazioaren baldintza-agirian urte bateko bi aldi aterako dira.

Bigarren aldaketa:

23. artikulua. Eguesibarko Udalak lizitazioaren unean aprobetxamenduaren aldirako egokien iruditzen zaion kanona zehaztuko du, kontuan harturik jasan daitekeen abelburu kopurua, larreen kalitatea eta bazkalekuak dauden ala ez, eta Egulbatiko eremu babestuak kudeatzeko tresnetan ezarritako xedeen arabera.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2019ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1907512