115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2019ko 2., 3. eta 5. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aurrekontu-aldaketei buruzko espediente hauek:

–2/2019 aurrekontu-aldaketa.–Kreditu-gehigarria, Noaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak.

–3/2019 aurrekontu-aldaketa.–Kreditu berezia, inbertsioa Noaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.

–5/2019 aurrekontu-aldaketa.–Kreditu-gehigarria, artxiboa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira jendaurreko epea iragandakoan, eta indarrean jarriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Untzuen, 2019ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1907394