115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Alkatetzaren eskuordetzea

Ultzamako Udaleko alkateak, 2019ko maiatzaren 29an, 118/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Gaia: Alkatetzaren eskumen guztiak bigarren alkateorde Martín Picabea Aguirreren esku uztea 2019ko ekainaren 3tik 7ra, biak barne”.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarria.

–Ikusirik M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea Udaleko alkatea kanpoan izanen dela 2019ko ekainaren 3tik 7ra, arrazoi pertsonalak direla-eta.

–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua arautzen duen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetza hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formaltasunak.

EBAZTEN DU:

Lehenbizikoa.–Legeak Udal honetako Alkatetzari esleitzen dizkion eskumen guztiak bigarren alkateorde Martín Picabea Aguirreren esku uztea, 2019ko ekainaren 3tik 7ra, biak barne.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko bigarren alkateorde Martín Picabea Aguirreri eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2017 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Udalaren Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko maiatzaren 29an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1907563