115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2019ko aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2019ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontu arrunteko kreditu berezien, kreditu-gehigarrien eta kreditu transferentzien espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko maiatzaren 28an.–Ogasuneko zinegotzi ordezkaria, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1907529