115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Tuterako jarduera ekonomikoen eremuko (La Serna) kontserbaziorako hirigintza entitatearen estatutuetan. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 37. artikuluaren C letra aldatzea, Tuterako jarduera ekonomikoen eremuko (La Serna) kontserbaziorako hirigintza entitatearen estatutuetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, onetsitako testu berria jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, hala badagokio, bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, aldaketa hori behin betiko onetsirik geldituko da.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek erabakiaren testu osoa eta horri lotutako agiriak ikus ditzakete Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Industria, 1. solairua).

Tuteran, 2019ko maiatzaren 27an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1907253