115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

61/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 24koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Francisco Javier Forcada Melero jauna, Ingurumena Zaintzeko Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Javier Forcada Melero jauna, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Ingurumena Zaintzeko Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 24an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1907399