115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Ondare-ondasun higiezinen kalifikazio juridikoaren aldaketa, herri-ondasun gisa kalifikatzeko. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2019ko martxoaren 1ean egin bilkuran arruntean, ondare-ondasun higiezinen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea hasi zuen, herri-ondasun gisa kalifikatzeko; espedientea jendaurrean egon da hilabeteko epean, dagokion iragarkia 2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, martxoaren 28an.

Epe hori iragan denez alegaziorik aurkeztu gabe, 2019ko maiatzaren 24ko osoko bilkura arruntean behin betiko onetsi da ondare-ondasun higiezinen kalifikazio juridikoaren aldaketa, herri-ondasun gisa kalifikatzeko. Hona hemen ondasun higiezinen zerrenda:

POLIGONOA

LURZATIA

ALDERDIA

LUR MOTA

AZALERA

2

110

San Pelay

Zuhaitzak, larreak, bidea

185.939,69 m2

2

115

San Pelay

Oihana, larreak

74.082,63 m2

2

116

San Pelay

Oihana, larreak

8.339,15 m2

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orisoainen, 2019ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1907508