115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, indarra duen plantilla organikoa aldatzea, udal agenteen lanpostuei dagokienez, Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legeak ezarritako ordainsari araubide berria betetzeko, eta eraginpeko langileekin egindako negoziazio kolektiboko hitzarmenaren ondoren.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatu jendaurreko aldia iraganda erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1907532