115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, ZO-2.13 eremuan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, 5. poligonoko 3168. lurzatian eta ZO-2.13 eremu antolatu guztian ezarritako gutxieneko lurzati eraikigarria aldatzeko. Legardi Verano Díaz sustatzaileak aurkeztu zuen, Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatua.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Halaber, iragarkia Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

Mendabian, 2019ko maiatzaren 27an.–Jarduneko alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1907250