115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko eraikingintza- eta urbanizazio-ordenantzetan. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkura arruntean eta aho batez, hasiera batean onetsi zuen Mendabiako Udal Plan Orokorreko eraikingintza- eta urbanizazio-ordenantzen aldaketa.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, hori baita aplikatzekoa, hara igorrita Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 65. artikuluak.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da aipatu ordenantzen aldaketa, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1907249