115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Xehetasun-azterketa UC11n, 3. poligonoko 234, 235, 236, 237, 238 eta 239. lurzatietan. Behin betiko onespena

Lodosako Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egin osoko bilkuran, behar den aktan onetsiko dena ukatu gabe, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“1. Behin betiko onestea xehetasun-azterketa, Lodosako (Nafarroa) Diputazio etorbideko 11ko, San Blas kaleko 3 eta 1eko, eta Fueros kaleko 2, 4 eta 6ko etxebizitzek osatzen duten etxesailari dagokiona, hurrenez hurren, 3. poligonoko 234, 235, 236, 237, 238 eta 239. lurzatiak baitira. Hura Renato Alegría Moracho arkitektoak prestatu zuen 2019ko otsailean; elkargoaren ikus-onespenik gabekoa da (Lodosako Udalean 631 sarrera zenbakia du, 2019/03/08koa) eta San Blas kaleko 1eko jabeen erkidegoak (H31533037) sustatu zuen. Haren xedea da etxe-saileko patioko barneko lerrokadurak aldatzea, oztopo arkitektonikoak kentzeko, igogailua ezartzea eta atalondoko desnibela kentzea, San Blas kaleko 1arekiko, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan, 72.ari dagokionez, ezarritakoarekin bat.

2. Behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, eta sustatzaileari jakinaraztea.

3. Erabaki hau irmoa da bide administratiboan eta, haren kontra, errekurtso hauetakoren bat jar daiteke, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtso hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da errekurtso hori bera berriz aurkeztu.

2.–Hilabeteko epean, jakinarazpenetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).”

Hirigintza araudia ez da aldatzen, barne patioko lerrokadura soilik aldatzen da, egungo egoeraren planoetan azaltzen den moduan (01 azalerak eta solairuak eta 04 motako sekzioa) eta obren ondokoetan (02 azalerak eta kotak, 03 banaketa eta 05 motako solairuak eta sekzioa).

Agiria Foru Komunitateko administraziora igorri da Nafarroako hirigintzari buruzko Informazio Sisteman sar dezaten (NHIS).

Lodosan, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketaren planoak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1907245