115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 2 zenbakiko Eraikingintza-ordenantzan. Behin betiko onespena

Lekunberriko Udalak, 2019ko apirilaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa, Lekunberriko Udal Plan Orokorreko 2 zenbakiko Eraikingintza-ordenantzan.

2 zenbakiko Eraikingintza-ordenantzaren aldaketaren hasierako onespena, 2019ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 29an, argitaratu zen, eta jendaurreko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

Iragan da hogeita hamar egun balioduneko epea hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik eta inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik egin. Beraz, bidezko da hura behin betiko onestea.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Lekunberrin, 2019ko maiatzaren 14an.–Alkatea, Natalia Azcona Mendia.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1907552