115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aldaketa, 2. poligonoko 329. eta herri-lur mugakideko lurzatietan. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2019ko maiatzaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Garinoaingo Udal plan orokorraren egiturazko aldaketa 2. poligonoko 329. eta herri-lur mugakideko lurzatietan, Joseba Inchustak sustatua. J. Javier Asiain Ansorena, Pablo Flores Domínguez eta Javier Oses Pérez de Muniain arkitektoek prestatu dute 2019ko apirilean.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. eta 71. artikuluetan xedatua aplikatu beharrez.

Garinoainen, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkatea, Iñigo Arregui Oderiz.

Iragarkiaren kodea: L1907518