115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

Hiri-jarduketarako plan berezia Udal Plan Orokorreko UN-2 unitatean. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2019ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Elgorriagako Udal Plan Orokorreko UN-2 unitatean, ISGA Inmuebles SAUk sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat, eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek paratzen ahalko dira:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jakinarazi eta bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua.

Elgorriagan, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1907605