115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

68/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Ramón Gonzalo García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore eta, haren kargua dela-eta, Gizarte Kontseiluko kide izendatzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoak, 20.2 artikuluan, xedatzen du errektorea unibertsitateko komunitateak aukeratuko duela, zuzeneko hautaketaren eta sufragio unibertsal, libre eta sekretuaren bidez, zerbitzuak unibertsitatean ematen dituzten jarduneko unibertsitate-katedradunen kidegoko funtzionarioen artetik. Xedatzen du, orobat, autonomia erkidego bakoitzean dagokion organoak izendatuko duela errektorea.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren estatutuen 36. eta 37. artikuluetan ezarrita daude errektorea aukeratzeko prozedura eta haren agintaldiaren iraupena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen martxoaren 28ko 548/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko errektore izateko hauteskundeetarako deia egin zen.

2019ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran, Hauteskunde Batzordeak Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore hautetsi aldarrikatu du, behin betiko, Ramón Gonzalo García jauna.

Unibertsitateei buruzko aipatu lege organikoak 14. artikuluan ezartzen du autonomia erkidegoko lege baten bitartez arautuko direla Gizarte Kontseiluaren osaera eta eginkizunak, baita haren kideen izendapena ere.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legeak 9. artikuluan ezartzen du unibertsitateko errektorea, haren kargua dela-eta, kontseiluaren berezko kide izanen dela. Orobat, 10. artikuluan ezartzen du Gizarte Kontseiluko kideak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu baten bidez izendatuko direla.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 5ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Ramón Gonzalo García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatzea, 2019ko ekainaren 14tik aurrerako ondorioekin.

2. Ramón Gonzalo García jauna, haren kargua dela-eta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kide izendatzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko ekainaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1907825