115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, 2019-2020 ikasturtean Berriozarko ikastetxe publikoan bazkaltzeko laguntzen deialdiarena. “Jantokirako bekak”

Oharra: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke testu osoa (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 456935.

–Xedea eta helburua:

Deialdi honen xedea da 2019-2020 ikasturtean Mendialdea 1 eta 2 ikastetxe publikoetan jateko dirulaguntzak (“jantokiko bekak”) emateko prozedura ezartzea.

–Eskaerak aurkezteko epea eta lekua:

Interesdunek eskabidea behar bezala beteta aurkeztu beharko dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean (Kaleberri, 12, Berriozar). Eskabidea ereduaren araberakoa izanen da eta bertan emanen zaio.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko ekainaren 17tik uztailaren 5era izanen da, biak barne; eta ordutegia, astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara, eta ostiraletan, 9:00etatik 12:00etara.

–Betebeharrak:

Udal laguntzok eskatzen ahalko dituzte baldintza hauek betetzen dituzten familia unitateek:

a) Berriozarko bizilaguna egiazki izatea eta bertan erroldaturik egotea, eskabidea aurkezten den unetik. Berriozarren erroldaturik egon beharko du laguntza jasoko duen ikasleak eta gutxienez haren gurasoetako edo legezko tutoreetako batek.

b) Adingabeak Berriozarko ikastetxeetan eskolatuak egotea.

c) Administrazioaren (Nafarroako Gobernuaren) beste esparru batzuetan gauza bererako laguntza eskatu izana.

d) Dirulaguntza edo laguntza eman aurretik Udalarekiko betebeharrak eguneratuak izatea, horiek edozein motatakoak izanik ere. Onuraduna Udalarekin zorretan badago, laguntza ematen zaiola jakinarazi eta 10 egun balioduneko epea emanen zaio, haiek kita ditzan.

e) Familia unitatearen urteko etekinak honako irizpide honen arabera ezarritakoak baino txikiagoak izatea:

Errenta aitorpenaren 507 zenbakiko laukitxoaren (alde orokorraren likidazio-oinarria) eta 529 zenbakiko laukitxoaren (errenta salbuetsiak) batura egingo da, eta hori oinarri hartuta kalkulatuko da familia unitatearen errenta, laguntza honen ondorioetarako. Era berean, laguntza honen ondorioetarako, per capita errenta zehaztuko da; hori kalkulatzeko hartuko da zatiketa honetatik ateratzen den zenbatekoa: kopuru hori zati familia unitatea osatzen duten kide kopurua.

–Aurkeztu beharreko agiriak:

Eskaerekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

Eskaera betea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak emanen duen eredu normalizatuarekin bat. Gainerako datuekin batera, helbide elektroniko bat jarri beharko da. Eskatzaileak adierazitako posta elektronikoan egiten diren komunikazioek jakinarazpen ondorioak izanen dituzte igortzen diren unetik beretik.

Aurreko urteko errenta aitorpenaren kopia (2018ko ekitaldiko errenta, 2019ko errenta kanpainan aurkezten den aitorpena).

Familia liburuaren fotokopia, bere kide guztiekin, jatorrizkoarekin alderatua, edo halakorik izan ezean, familia unitateko kideak eta haien jaiotegunak frogatzeko dokumentazio ofiziala. Erroldako izen ematea ofizioz egiaztatuko da.

Banantzea edo dibortzioa. Honela egiaztatuko dira:

1) Izatezko banantzean, aurkeztuko da banantzeko eskaera aurkeztu izanaren ziurtagiriaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua, edo notario agiria zein egoera hori erakusten duten beste agiri batzuk.

2) Banantzea legezkoa bada, edo dibortzioa, aurkeztu beharko dira hura xedatzen duten epai judizialen fotokopiak, jatorrizkoarekin alderatuak.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabaren bat izanez gero eta aitak halakotzat aitortua badu, aurkeztu beharko da zaintza eta jagoletzari buruzko neurrien eta mantenu-pentsioaren fotokopia, jatorrizkoarekin alderatua. Halakorik izan ezean, demanda jarri izanaren ziurtagiria, edo egoera hori frogatzen duten beste agiri batzuk.

Desgaitasunaren ziurtagiria, familia unitatean %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duen kiderik bada.

Udalak ofizioz egiaztatuko du erroldatzea. Ofizioz egiaztatuko da Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera, laguntza eman aurretik.

Berriozarren, 2019ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1907053