115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Barañaingo Udalaren 2019ko ekitaldirako aurrekontuan 3. aldaketa egiteko espedientea, oinarri duena kreditu-gehigarria gaitzea, Barañaingo Auditorioa Fundazio Publikoaren zorrak kitatze aldera.

Iragarkia 2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua argitaratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

GASTUAK:

Kreditu-gehigarria:

PARTIDA

ZENBATEKOA

51 33391 44900 “Ekarpena Auditorioko hitzarmenerako”

390.000,00 euro

DIRU-SARRERAK:

Diru-sarreren kontzeptu hauek handitzea:

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

8700001 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

390.000,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz Nafarroako Administrazio Auzitegian, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2019ko ekainaren 7an.–Alkatea, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1907913