115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Aldaketa, S-15 industria sektorean. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2019ko maiatzaren 8an egin bilkura berezian, erabaki zuen behin betiko onestea Arguedasko antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa S-15 industria sektorean, Nasuvinsak sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Arguedasen, 2019ko maiatzaren 30ean.–Jarduneko alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1907556