115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

67/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Alfonso Carlosena García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore kargutik kentzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 20.2 artikuluak xedatzen duenez, Unibertsitatearen estatutuek arautzen dituzte errektorearen aukeraketa eta haren agintaldiaren iraupena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren estatutuek ezartzen dute, 38. eta 54. artikuluetan, errektoreak kargua utziko duela, besteak beste, haren agintaldia amaitzen denean.

2019ko maiatzaren 15ean egindako bilkuran, Unibertsitateko Hauteskunde Batzordeak Ramón Gonzalo García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore hautetsi izendatu du.

Beraz, bidezko da Alfonso Carlosena García errektorearen agintaldia amaitutzat jotzea.

Horrenbestez, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 5ean egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Alfonso Carlosena García jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore kargutik kentzea, 2019ko ekainaren 14tik aurrerako ondorioekin, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Nafarroako Foru Komunitateari emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko ekainaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1907826