115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

308/2019 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak ematen dituena Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programa (PISEP) (energia berriztagarrien lanbide-profila), Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzendua, nola antolatuko den eta nola funtzionatuko duen arautzeko.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 59/2019 Ebazpenaren bidez, antolamendua eta funtzionamendua modu esperimentalean arautzeko jarraibideak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik dauden adingabe atzerritarrentzako Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programarako (PISEP). Geroago, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 184/2019 Ebazpenaren bidez aldatu zen.

Bakarrik dauden adingabe atzerritar gehiago etorri direnez gure erkidegora, egokitzat jotzen da Nafarroarako modu esperimentalean onetsitako Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programan (PISEP) parte hartzeko aukera ematea haiei, gizarte eta lan integrazioa errazteko aipatu ebazpenetan ezarritako moduan.

Kasu honetan, programak honako jomuga hau du: gako-gaitasunak lortzea, energia berriztagarrien arloarekin lotutako lanbide-gaitasunak sortzea eta eguneratzea, lankidetza eta elkartasun balioak garatzea, lanbide gaikuntza handitzea eta adingabe horiei esperientzia arrakastatsuak ematea.

Horregatik, beharrezkoa da Hezkuntza Departamentuaren esku-hartzea. Programa bat abiatzea da garatu beharreko neurrietako bat, eta programa horrek jomuga izan behar du energia berriztagarrien lanbide-profilarekin lotutako gaitasunak lortzea, pertsona horiek gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko. Eskubide Sozialetako Departamentuari dagokio programaren kostuak oso-osorik finantzatzea.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programa (PISEP), Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzendua, Imarkoaingo Energia Berriztagarrien Goi Mailako Ikastetxe Bateratuan nola antolatuko den eta nola funtzionatuko duen arautzen duten jarraibideak onesteko, eta, halaber, Programari dagokion gastua onesteko, Eskubide Sozialetako Departamentuak finantzatuko duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraibideak onestea Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programa (PISEP), bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzendua, energia berriztagarrien lanbide-profilari dagokionez nola antolatuko den eta nola funtzionatuko duen arautzeko. 1. eta 2. eranskinetan jasota daude.

2. Onestea Programa horri lotutako gastua, guztira 10.980,80 euro egiten baitu, 2019ko gastu-aurrekontuko partida hauen kargura:

400000 41000 1220 322000, ‘Aldi baterako kontratudunen ordainsariak’: 8.243,84 euro.

400000 41000 1600 322000, ‘Gizarte Segurantza’: 2.736,96 euro.

3. Ebazpen hau eta eranskinak honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Lanbide Heziketaren Zerbitzua, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzua, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzua, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzua, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzua, Giza Baliabideen Zerbitzua, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzua, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzua eta Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 29an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programaren (PISEP) ezaugarri orokorrak

1.–Energia berriztagarrietako lanbide-esparruko programaren ezaugarri orokorrak.

Aplikatzekoak dira Hezkuntzako zuzendari nagusiak emandako otsailaren 6ko 59/2019 Ebazpenaren 1. eranskinean jasotako jarraibide eta neurri guztiak (Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programa (PISEP), Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzendua, nola antolatuko den eta nola funtzionatuko duen modu esperimentalean arautzeko), apirilaren 9ko 184/2019 Ebazpenak gehitutako aldaketak egin ondoren, ebazpen honetan aurreikusitako programa garatuko duen ikastetxeari dagokiona izan ezik.

2.–Energia berriztagarrietako lanbide-profileko Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programa ezarriko duen ikastetxea.

PISEPa emateko baimena ematen zaio ikastetxe publiko honi:

–Energia Berriztagarrien Goi Mailako Ikastetxe Bateratua (Imarkoain).

2. ERANSKINA

Curriculumerako erreferentzia

Aplikatzekoak dira Hezkuntzako zuzendari nagusiak emandako otsailaren 6ko 59/2019 Ebazpenaren 2. eranskinean jasotako jarraibide eta neurri guztiak (Ebazpenak jarraibideak ematen ditu Gizartean, Hezkuntzan eta Lan Munduan Txertatzeko Programa (PISEP), Nafarroako Foru Komunitatean bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzendua, nola antolatuko den eta nola funtzionatuko duen modu esperimentalean arautzeko), apirilaren 9ko 184/2019 Ebazpenak gehitutako aldaketak egin ondoren, 1. mailako gaitasun unitateei lotutako moduluen curriculumeko erreferentziari dagokiona izan ezik.

1.–1. mailako gaitasun unitateei lotutako lanbide moduluen curriculum erreferentzia.

Honako hauek dira erreferentziako profesionaltasun ziurtagiria eta gaitasun unitateak, energia berriztagarrietako PISEPeko lanbide-profilari lotuak:

Erreferentziako lanbide-kualifikazioa: energia berriztagarrien instalazioak muntatu eta mantentzeko oinarrizko zereginak, gaitasun unitate hauek dituztenak:

–UC0620_1: oinarrizko mekanizazioko zereginak egitea.

–UC2050_1: eguzki instalazio termikoak muntatu eta mantentzeko oinarrizko lanak egitea.

–UC2051_1: eguzki instalazio fotovoltaikoak muntatu eta mantentzeko oinarrizko lanak egitea.

–UC2052_1: behe-potentziako instalazio eolikoak muntatu eta mantentzeko oinarrizko lanak egitea.

Gaitasun unitateei dagozkien moduluen ordutegia ikasgelako programazioetan zehaztuko da.

Iragarkiaren kodea: F1907579