115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

288/2019 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita, 2019-2020 ikasturterako, eskolaldi etengabearen edo eskolaldi malguaren luzapen automatikoa zenbait ikastetxetan, hots, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 29/2018 Ebazpenaren bidez 2018-2019 ikasturtean eskolaldi mota horietako bat modu esperimentalean ezarri zuten haietan.

Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 29/2018 Ebazpenaren bidez, eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua ezarri zen, 2018-2019 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko ikastetxe batzuetan.

Ebazpen honen xedea da 2019-2020 ikasturtean luzatzea, automatikoki eta modu esperimentalean, 29/2018 Ebazpenaren bidez zenbait ikastetxetan ezarritako eskolaldi mota, etengabea edo malgua.

Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman du, 2018-2019 ikasturtean eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua ezarria zuten ikastetxeetan horrela jarrai dezaten 2019-2020 ikasturtean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2019-2020 ikasturtean automatikoki eta modu esperimentalean luzatzea, I. eranskinean jasotakoari jarraikiz, eskolaldi etengabea edo eskolaldi malgua, zeina zenbait ikastetxetan ezarri baitzen Hezkuntzako zuzendari nagusiaren otsailaren 6ko 29/2018 Ebazpenaren bidez. Ikastetxe horiek ebazpen honen II. eranskinean eta III. eranskinean daude adierazita.

2. Hala ere, Eskola Kontseiluak 2018-2019 ikasturtean eskolaldia ebaluatutakoan, ikastetxeek automatikoki luzapen horri uko egiten ahalko diote, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura arrazoiak idatziz bidaliz gero. Halakoetan, ikastetxea eskolaldi zatitura itzuliko da (eskolak, goiz eta arratsaldez) 2019-2020 ikasturtetik aitzina.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 17an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

I. ERANSKINA

Eskolaldi etengabearen edo eskolaldi
malguaren luzapena, 2019-2020 ikasturterako

1. Luzapenak berarekin dakar eskolaldia gauzatzea Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan agertzen diren baldintza beretan.

2. Nolanahi ere, egonaldi etengabearen kasuan, baldin eta goizean sartzeko ordutegia eta ateratzeko ordutegia (eskolaz kanpoko jarduerak barne) Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan aurkeztu ziren berak badira, ikastetxeek, 2018-2019 ikasturtean eskolaldia ebaluatutakoan, barne aldaketak egiten ahalko dituzte, Eskola Kontseiluak aurrez onespena emanda. Aldaketa horiek 2019-2020 ikasturtean aplikatuko dira.

3. Arestiko atalak aipatzen dituen aldaketak mota honetakoak izan litezke:

–Eskolaz kanpoko jarduera batzuen ordez beste batzuk jartzea.

–Jolas-orduen egituraren aldaketa, kontuan harturik hura finkatzeko modua izan behar dela 30 minutuko jolas-ordu bat, edo bi jolas-ordu, gehienez ere 40 minutukoak biak baturik.

–Curriculumerako saioen aldaketa, halako moduz non eskola-denboraren kontaketa orokorra gutxienez ere astean 1.550 minutukoa izanen den, jolas-orduak barne, egunean bi jolas-ordu izanez gero, eta gutxienez ere 1.500 minutukoa, egunean jolas-ordu bakarra izanez gero.

4. Eskolaldi etengabea izanez gero, eskolaz kanpoko jarduerak bukatu ondotik aterako da garraioa. Ordutegi hori aurreratzen ahalko da, betiere garraiorako ibilgailu bera erabiltzen duten ikasle guztien adostasuna lortuz gero, eta aldaketa horrek ukitzen ez badu ez garraioa partekatzen duten gainerako ikastetxeekiko koordinazioa, ez adjudikaziodunaren plangintza, ezta jantokiaren antolaketa ere. Ordutegi aldaketa hori egin ahal izateko, ikastetxeak Hezkuntza Departamentuko Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari jakinarazi behar dio inguruabar hori (complementarioseducativos@navarra.es), IV. eranskinean ezarritakoari jarraikiz, bost egun naturaleko epean ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hark bere oniritzia eman dezan. Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak oniritzia emandakoan, huraxe izanen da ukitutako ibilgailuaren irteera ordua 2019-2020 ikasturtean, ikastetxean ikasle berriak sartu ala ez.

5. Ikastetxeek aldatu nahi badute goizean sartzeko ordutegia edo ateratzeko ordutegia (eskolaz kanpoko jarduerak barne, eskolaldi etengabearen kasuan) Hezkuntza Departamentuak onartutako proiektuan aurkeztu zirenen aldean, beste baimen bat eskatu beharko dute hurrengo deialdian, Hezkuntza Departamentuak erregelamenduari jarraikiz ezartzen duen prozeduraren arabera bertze proiektu bat aurkezturik.

II. ERANSKINA

2019-2020 ikasturterako eskolaldi etengabea
automatikoki luzatu zaien ikastetxeen zerrenda

IKASTETXEA

HERRIA

La Cruz IP

Allo

San Miguel IP

Agoitz

Arroizko IP

Arroitz

Martín Azpilcueta IP

Barasoain

Araxes IP

Betelu

San Juan de Jerusalén IP

Cabanillas

Virgen Nievas IP

Deikaztelu

Santa Ana ikastetxea

Lizarra

Andra Mari Ikastola

Etxarri Aranatz eta Arbizu

Lakuntzako Herri Eskola

Lakuntza

Santa María IP

Los Arcos

Domingo Bados IP

Olazti

Lago de Mendillorri IP

Iruña

Ermitagaña IP

Iruña

Mendillorri IP

Iruña

San Francisco IP

Iruña

San Miguel IP

Uharte Arakil

III. ERANSKINA

2019-2020 ikasturterako eskolaldi malgua
automatikoki luzatu zaien ikastetxeen zerrenda

IKASTETXEA

HERRIA

Lizarra ikastola

Lizarra

IV. ERANSKINA

Eskolaldi etengabearen luzapena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1906871