86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

245E/2018 EBAZPENA, apirilaren 25ekoa, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak emana, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak apirilaren 16an emandako 244E/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen haren bidez, txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia onetsi zen.

Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak apirilaren 16an emandako 244E/2018 Ebazpenaren bidez, txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia onetsi zen.

Deialdiko 7.1.b) oinarri arautzailean akatsa atzeman da, paragrafo bat falta baita; hortaz, beharrezkoa da dagokion zuzenketa egitea, atal horren bukaeran ondoko paragrafo hau sartuta:

“Salbuespen hau aplikatuko zaie, era berean, merkataritza-establezimenduak modernizatu eta eraberritzeko proiektuei (MEP) eta berariazko proiektuei (BP), betiere proiektu horiek merkataritza ekintzailetzako proiektuetarako atal honetan bertan adierazitako betebeharrak betetzen badituzte.”

Horrenbestez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak apirilaren 16an emandako 244E/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea jarraian adierazten den bezala (ebazpen haren bidez, txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko diru-laguntzen 2018ko deialdia onetsi zen):

Deialdiko 7.1.b) oinarri arautzailean, atal horren bukaeran, ondoko paragrafo hau sartu behar da:

“Salbuespen hau aplikatuko zaie, era berean, merkataritza-establezimenduak modernizatu eta eraberritzeko proiektuei (MEP) eta berariazko proiektuei (BP), betiere proiektu horiek merkataritza ekintzailetzako proiektuetarako atal honetan bertan adierazitako betebeharrak betetzen badituzte.”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko apirilaren 25ean.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F1805526