86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Laburpena, 2016-2017 ikasturtean euskara ikasi
zutenentzako laguntzen deialdiarena

Tafallako Udalak, Euskara Zerbitzuaren bitartez, diru-laguntzak emanen dizkie 2016-2017 ikasturtean euskara ikasteko matrikula egin zutenei.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index); DDBN (identifikazioa): 395453.

a) Onuradunak: 2016-2017 ikasturtean euskara ikasi duten pertsonak, 16 urtetik gorakoak eta Tafallan erroldatuak. Diruz lagunduko dira 2016-2017 ikasturteari dagozkion gastuak, ikastaroak estentsiboak, intentsiboak, barnetegian egindakoak edo autoikaskuntzakoak izan.

b) Xedea: Tafallako helduen artean euskararen ikaskuntza sustatzea, gero eta gehiagok ikasi ahal izan dezaten.

c) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udaleko Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza, 5, 31300 Tafalla) edo www.tafalla.es web orrian.

d) Zenbatekoa: 4.500 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea: 15 egun naturalekoa izanen da, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tafallan, 2018ko apirilaren 23an.–Alkatea, Arturo Goldaracena Asa.

Iragarkiaren kodea: L1805449