86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1347/2018 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, honako hauek onetsi ziren: batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Zenbait akats atzeman dira Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenean, zeinaren bidez onesten baitira, batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 4ko 1156/2018 Ebazpenean atzemandako akatsak zuzentzea. Ebazpen horren bidez honako hauek onetsi dira: batetik, maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura. Honatx zuzenketak:

Hamargarren oinarrian, 1. atalean, honako hau dioen tokian:

“Puntuazio orokorra ezartzeari begira, honako hau izanen da oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderazioa: bi heren oposizioaldirako, eta heren bat lehiaketaldirako.”

Honako hau behar du:

“Puntuazio orokorra ezartzeari begira, honako hau izanen da oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderazioa: ehuneko hirurogei oposizioaldirako, eta ehuneko berrogei lehiaketaldirako.”

I. eranskinean, I. ataleko xedapen gehigarrien atalean, honako hau dioen tokian:

“Atal honen ondorioetarako, gehienez bost urte hartuko dira kontuan, eta haietako bakoitza azpiatal bakar batean baloratuko da.”

Honako hau behar du:

“Atal honen ondorioetarako, gehienez hamar urte hartuko dira kontuan, eta haietako bakoitza aurreko azpiataletako bakar batean baloratuko da.”

III. eranskinean, honako hau dioen tokian:

“Hautapen prozedura honetan maisu-maistren kidegoko espezialitateei dagozkien indarreko gai zerrendak aplikatuko dira:

–1993ko irailaren 9ko Aginduaren I. eranskina (irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).”

Honako hau behar du:

“Hautapen prozedura honetan maisu-maistren kidegoko espezialitateei dagozkien indarreko gai zerrendak aplikatuko dira:

–1993ko irailaren 9ko Aginduaren I. eranskina (irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

–Martxoaren 12ko ECI/592/2007 Aginduaren eranskina (2007ko martxoaren 15eko Estatuko Aldizkari Ofiziala).”

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1805454