2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLEXOA
2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Olexoako Udalak, 2017ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Olexoako Udalaren 2018ko plantilla organikoa; erabakia 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da. Hona haren laburpena:
Funtzionarioak.
Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %44,7. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
Administrazio araubideko kontratudunak.
Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %44,7. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean.
Administrazio araubideko kontratudunen izenen zerrenda.
Rafael Hervás Guerrero. Idazkaria.
Olexoan, 2018ko apirilaren 11n.–Alkate udalburua, Alfredo Vicente Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L1804914