86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Etaiuko Udalak, 2017ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etaiuko Udalaren 2018ko plantilla organikoa; erabakia 2017ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

Jendaurreko epea iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da. Hona haren laburpena:

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %44,7. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

Administrazio araubideko kontratudunak.

Lanpostuaren izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %44,7. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean.

Administrazio araubideko kontratudunen izenen zerrenda.

Rafael Hervás Guerrero. Idazkaria.

Etaiun, 2018ko apirilaren 11n.–Alkate udalburua, Jenaro Justo Pascual Desojo.

Iragarkiaren kodea: L1804913