86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Laburpena, diru-laguntzen deialdiarena, Udalaren kirol-eskolak antolatzeko 2018ko urriaren 1etik 2019ko maiatzaren 31ra

Tokiko Gobernu Batzarra, 2018ko apirilaren 20koa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b) eta 20.8.a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index). DDBN (identifikazioa): 395360.

a) Onuradunak: kirol jarduerak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta beste entitateak, beren estatutuetan ezarritakoarekin bat.

b) Xedea: Udalaren saskibaloi, eskubaloi, pilota eta patin-hockeyko kirol-eskolen programak antolatu eta garatzea 2018ko urriaren 1etik abenduaren 31ra eta 2019ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra.

c) Oinarri arauemaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: 40.000 euro.

e) Eskabideak aurkezteko epea: 10 egun baliodun, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2018ko apirilaren 23an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1805414