86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

5. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko ekitaldiko aurrekontuko 5/2017 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

–Udaleko hirigintzako plana egitea: 13.299,99 euro.

Honela finantzatuta:

–Nafarroako Gobernuko diru laguntza: 10.640,00 euro.

–Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 2.659,99 euro.

Arantzan, 2018ko martxoaren 12an.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1803573