86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubideko Ega 3-XXVI. sektoreko (Sesma-Lodosa-Carcar) oinarriak onesten dituena.

Nafarroako Ubideko Ega 3-XXVI. sektoreko (Sesma-Lodosa-Carcar) lurzati berrantolamenduan interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, apirilaren 10eko 488/2018 Ebazpenaren bidez, lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati berrantolamendu hori onura publikokoa dela adierazi zen apirilaren 1eko 22/2015 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Sesmako udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: jabeen zerrenda; kargen titularren zerrenda eta jabetza inplikatzen duten edo ez duten beste egoera juridiko batzuk; aholku batzordea; lurren sailkapena eta konpentsazio koefizienteak; ereduko lurzatien zerrenda; periferian sartzen diren lurzatien zerrenda; baztertzeko proposamenak; landaketarako eskubideak; herri-lurren mugaketa; ur kontzesioak; bazkalekuak; eremuaren balio naturalak eta aztarnategi arkeologikoak; eremu ureztagarriak; jabetzaren banakako buletinak; eta eremuan sartutako poligonoen planoak.

Oinarrien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesa dutenek, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea, 9, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 11n.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1805370