86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Ega 3-XXVI. sektorearen (Sesma) lurzati berrantolamenduaren eta ureztalurren ingurumen ukipenen azterlana.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedaturikoa betez, ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, Iruña) eta Sesmako udaletxean, jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan. Dokumentazioa Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian ere egonen da eskuragarri:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/estudio-afecciones-ambientales-concentracion-regadio-sesma

Aditzera ematen den egintza: Ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: Ega 3-XXVI. sektorearen (Sesma) lurzati berrantolamenduaren eta ureztalurren ingurumen ukipenen azterlana.

Sustatzailea: Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua.

Udalerria: Sesma.

Iruñean, 2018ko apirilaren 19an.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, Maria del Carmen Ursua Sesma.

Iragarkiaren kodea: F1805362