86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

128/2018 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 448/2017 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen haren bidez onetsi zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, argiteria publikoaren atalean, sar daitezkeen inbertsioen behin betiko zerrenda.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren azaroaren 6ko 448/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, argiteria publikoaren atalean, sar zitezkeen inbertsioen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori 2017ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17koan. 2017ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 27koan, aipatu ebazpenari zegozkion eranskinak argitaratu ziren, zeinak, oker baten ondorioz, ez baitziren ebazpenarekin batera argitaratu.

Irurtzungo eta Iturengo udalek idazki bana aurkeztu dute, non ohartarazten baitute akats bat dagoela aipatu ebazpenean, zehazki, hau: oker bat egin da bi udal entitateetan finantzaketa jaso dezaketen inbertsioei esleitutako zenbatekoari dagokionez (II. eranskinean ageri dira). Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuak espedienteko dokumentazioa aztertu du eta egiaztatu du, hain zuzen ere, esleitutako kantitatea okerra dela; izan ere, udalek aurkeztutako eta memorian jasotako zenbatekoek BEZa barne zuten, baina zenbateko horiek planean sartzerakoan egindako kalkuluan, zerga kenduta egin zen. Hortaz, finantzaketa jaso dezaketen inbertsioen behin betiko zerrendan (2. eranskina) Iturengo Udalak, 71. zenbakian ageri denak, 41.347,80 euroko inbertsio onartuarekin agertu behar du eta 111. zenbakian ageri den Irurtzungo Udalak, berriz, 199.477,99 euroko inbertsioarekin.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, administrazio publikoek edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Plana arautzen duen abenduaren 13ko 16/2016 Foru Legeak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Toki Administrazioko zuzendari nagusiak azaroaren 6an emandako 448/2017 Ebazpenaren II. eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen haren bidez onetsi zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planean, argiteria publikoaren atalean, sar daitezkeen inbertsioen behin betiko zerrenda (2017ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa). 71. zenbakian ageri den Iturengo Udalari 41.347,80 euroko (BEZik gabe) inbertsioa esleitu behar zaio eta 111. zenbakian ageri den Irurtzungo Udalari, berriz, 199.477,99 euroko (BEZik gabe) inbertsioa.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honen aurka toki entitate interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du galaraziko Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egiteko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2018ko martxoaren 20an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: F1803956