86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

47/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 17koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren 3. eranskinean ezarritako baremoak egokitu eta diru-ordainen modulu eta oinarriak berrikusten dituena.

Nafarroako Foru Komunitateari aplikatzekoa den Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretua krisi ekonomikoak jotako egoeran onetsi zen, eta une hartan, Nafarroako Gobernuaren helburu nagusia gastu publikoari eutsiz aurrekontuaren egonkortasuna lortzea besterik ez zen.

Horregatik, 17/2012 Foru Dekretuak prozeduren eta antolamenduen gaineko erreforma batzuk jarri zituen abian, baina batez ere 2007ko Erregelamenduaren aspektu ekonomiko batzuei eragiten die, honakoak berrikusiz: batetik, prozesu judizialen tarifak jaitsiz, hots, ofiziozko txandako profesionalei dagozkien kalte-ordainak kalkulatzeko oinarri direnak; eta, bestetik, gastua jaitsiz, bai Profesionalen Elkargoek doako justiziaren kudeaketan egindako lanarekin loturiko gastua, bai guardiekin eta atxilotuari emandako laguntzarekin loturikoa.

Krisi ekonomikoak, nola ez, Nafarroako Foru Komunitatea ere jo zuen, baina agerikoa da ezen, erabat gainditu ez bada ere, egoera ekonomikoak hobera egin duela azkeneko ekitaldietan. Horregatik, Nafarroako Gobernuak, 2016tik 2019ra bitarteko legegintzaldirako egindako programa-akordioan, honela definitu zuen justiziaren arloko helburuetako bat: “ofiziozko txandako ordainsari duinaren aldeko apustua”.

Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuak honako hau ezartzen du lehen azken xedapenaren 1. apartatuan: “Foru dekretu honen bidez onetsitako Erregelamenduaren 3. eranskinean ageri diren diru-ordaineko moduluak eta oinarriak, bai eta 7. eta 31. artikuluetan aipatzen diren zenbatekoak ere, justiziaren arloko eskumena duen kontseilariak emaniko foru agindu bidez berrikusi ahalko dira”. Xedapen beraren 2. apartatuak hauxe eransten du: “Xedapen honetan aipatzen diren diru-ordaineko moduluen eta oinarrien berrikuspenerako beharrezkoa izanen da, betiere, ukitutako profesionalen elkargoei aldez aurretik entzutea”.

Foru dekretu beraren bigarren azken xedapenak hau dakar: “Ahalmena ematen zaio justiziaren arloko eskumena duen kontseilariari foru dekretu honen bidez onetsitako Erregelamenduaren 3. eranskinean ezartzen den baremoa prozesuei buruzko legerian zehazten diren prozeduretara egokitzeko, eranskin horretan aipatzen ez direnetara (...)”.

Proposamen-txostenak, txosten juridikoak eta alegazio-txostenak osatutako espedientea ikusita, eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatua ados egonda, Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen martxoaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren lehen azken xedapenaren 1. apartatuan eta bigarren azken xedapenean ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitaterako Doako Laguntza Juridikoaren Erregelamendua onesten duen maiatzaren 21eko 17/2012 Foru Dekretuaren 3. eranskina aldatzea baremoak egokitu eta konpentsazio ekonomikorako modulu eta oinarriak gaurkotzeko eta baremoak gaurkotzeko. Honela geldituko da:

3. ERANSKINA

Konpentsazio ekonomikorako modulu eta oinarriak

ABOKATUAK

TARIFA

Zigor arloko jurisdikzioa

Zinpekoen epaimahai bidezko prozedura

600

Prozedura sumarioa

500

Zigor arloko prozedura Entzutegian

450

Ikustaldiko hirugarren egunetik aurrera, egun bakoitzeko

60

Auziari buruzko mila orritik gora, eta milako bakoitzeko

40

Zigor arloko prozedura Epaitegian

340

Adingabeak

300

Espetxeratuen zaintzako espedientea, izendapen judizialarekin

120

Delitu arinen epaiketa edo falta-epaiketa, izendapen judizialarekin

145

Epaia berraztertzea

50

Delituen epaitze azkarreko prozedura, adostasunarekin

275

Delituen epaitze azkarreko prozedura, adostasunik gabe

325

Delitu arinak edo faltak epaitzeko prozedura

120

Bisitak Nafarroatik kanpoko espetxeetara

90

Espetxeratzeko eta kanporatzeko baimena. Guardiako Epaitegiak

140

Jurisdikzio zibila

Epaiketa arrunta

450

Hitzezko epaiketa

300

Familia arloko auzibideko-prozesuak

450

Familia arloko betearazpenak

180

Familia arloko betearazpenak aurkaritzarekin

260

Behin-behineko neurriak

180

Auzibideko neurrien aldaketa

350

Familia arloko prozesuak bi aldeen adostasunarekin

230

Borondatezko jurisdikzioko espedientea

180

Borondatezko jurisdikzioko espedientea aurkaritzarekin

260

Epaiketa monitorioa, ondorengo auzirik gabe

160

Kautelazko neurriak/Aurretiko eginbideak

120

Seme-alabak izatea, guraso izatea, gaitasuna

400

Beste prozedura zibil batzuk

300

Jarduketak, defendatzaile judizial gisa, epaileak eskaturik

400

Jarduketak kontulari banatzaile gisa

320

Pertsona fisiko baten errekurtsoa

425

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa

Laburtua

250

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

350

Atzerritartasunaren Legearen inguruko prozedura, administrazio bidean ezetsia

100

Atzerritartasunaren Legearen inguruko prozedura (auzibidean)

250

Auzibidera jo aurreko erreklamazioa, asmoa onetsi eta prozedurari amaiera ematen diona

Prozeduraren zenbatekoaren %75

Administrazio bidean diren asilo-prozeduretan esku hartzea

180

Lan arloko jurisdikzioa

Prozedura osoa

250

Jurisdikzio militarra

Prozedura militarra

200

Errekurtsoak

Apelazioko errekurtsoa. Delituak

175

Apelazioko errekurtsoa. Arlo zibila

175

Apelazioko errekurtsoa. Delitu arinak edo faltak

120

Apelazioko errekurtsoa. Auzibidea

175

Erreguko errekurtsoa

175

Kasazioko errekurtsoa

320

Babes errekurtsoa

320

Garraioa

40

Epaia betearaztea

Epaia betearaztea, epaileak ebazpena eman zuenetik bi urte igaro ondoren

170

Epaia betearaztea aurkaritzarekin

250

Prozesutik kanpoko jarduketak

Epaitegietatik kanpoko transakzioak

Prozeduraren zenbatekoaren %75

Eskaera onartezina dela dioen txosten arrazoitua

80

Bitartekaritza prozesuak

Bitartekaritza prozesuak, gehienez 5 saiokoak (bitartekari bat)

66 €/saio

Bitartekaritza anitzeko prozesuak, gehienez 5 saiokoak (bi bitartekari)

66 €/saio/bitartekari

Atxilotu edo presoarentzako laguntza

Bana-banako laguntza

100

Guardiako Zerbitzua

190

PROKURADOREAK

TARIFA

Zigor arloko jurisdikzioa

Zigor arloa

48

Jurisdikzio zibila

Epaiketa arrunta

48

Hitzezko epaiketa (prokuradorearen parte-hartzea beharrezkoa den kasuetan)

39

Hitzezko epaiketa, demanda 901,52 eurotik beherakoa denean eta PZLeko 250. artikuluko 1. Apartatuan aipatzen diren gaiak ukitzen ez dituenean (kasu horretan, epaile-ebazpena beharrezkoa da abokatuaren laguntza jasotzeko premiari buruz)

33

Behin-behineko neurriak

29

Auzibideko neurrien aldaketa

43

Familia, bi aldeen adostasuna

33

Familia arloko prozedura osoa (ezkontza deustatzea barne)

48

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa

Laburtua

33

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

47

Errekurtsoak

Apelazioak eta beste errekurtso batzuk

33

Epaia betearaztea

Epaia betearaztea, epaileak ebazpena eman zuenetik bi urte igaro ondoren

33

Prozesutik kanpoko jarduketak

Epaitegietatik kanpoko transakzioak

Prozeduraren zenbatekoaren %75

Asmo onartezina, prokuradore batek esku hartu duenean

23

Beste prozedura batzuk

Beste prozedura batzuk

29

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hiruhilekoko lehenbiziko egun baliodunean hartuko du indarra.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Iruñeko Abokatuen Elkargoari, Tuterako Abokatuen Elkargoari, Lizarrako Abokatuen Elkargoari, Tafallako Abokatuen Elkargoari, Justizia Zuzendaritza Nagusiari, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiaren eta Kontabilitatearen Kudeaketa Bulegoari eta Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko apirilaren 17an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1805130