82. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, Burlatako ikastetxeetan bazkaltzeko diru-laguntzen 2018/2019 ikasturterako deialdi publikoaren onespenarena

Burlatako Udalak, Zinegotzigo delegatuaren 2018ko apirilaren 19ko 7/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi publikoa onetsi du, eskola jantokietara joateko diru-laguntzak emateko ikasle adingabeei, 2018/2019 ikasturtean Burlatako ikastetxeren batean daudenei Haur Hezkuntzako bigarren zikloa edo Lehen Hezkuntza egiten.

Deialdiaren laburpena ematen da argitara; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (kodea): 395277.

Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen xedea da gizarte zerbitzuen arloetako diru-laguntzak emateko prozedura arautzea, banakako ebaluazio araubidean, Burlatan erroldaturik eta bertan bizi diren familiendako, ikasle adingabeak eskolako jantokira joan daitezen, baldin eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloa edo Lehen Hezkuntza ikasten ari badira Burlatako ikastetxeetan.

Jantokirako diru-laguntza biztanleriaren halako sektore batendako da; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta gizarte eta ekonomiaren aldetik egoera txarrean dauden familiendako.

Zenbatekoa:

Gastu konputagarriak ken gastu kengarriak eta familia unitate bakoitzeko kide kopurua kontuan hartuta, familia unitate horrek jasoko du dagokion laguntzaren ehunekoa, %100etik %40ra bitartekoa, jantokirako kostu onetsiaren %95aren gainean.

Oinarri arautzaileak: Udalaren www.burlada.es webgunean eta 2017ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 23an, argitaratuak.

Eskaerak aurkezteko epea: 2018ko maiatzaren 2tik 18ra.

Burlatan, 2018ko apirilaren 23an.–Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkaria, Joseba Ginés Eleno.

Iragarkiaren kodea: L1805413