76. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. Mueseko, Mendazako eta Lana ibarreko udal-mugarteetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko proposamena.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal-mugarteetako abelbideen trazadura aldatzeko eta bertako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko lanetan interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 308/2017 Ebazpenaren bidez, Mueseko, Mendazako eta Lana ibarreko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko espedientearen hasiera onetsi zen. Gero, udal-mugarte bakoitzean dokumentu funts bat bildu eta landa-lanak egin ziren.

Bigarrena.–Abelbideen trazadura aldatzeko eta bertako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxe bakoitzean kontsultatzen ahalko da proposamena, eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2018ko martxoaren 19an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1803841