71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 20an emandako 362E/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi zen Murillo El Frutoko udal-mugartean NFU'S hondakinak balorizatu eta birziklatzeko dagoen instalazio baten Ingurumen baimen integratuan ezarritako funtzionamendu baldintzei dagokienez eskatutako aldaketa. Instalazioaren titularra Indugarbi NFU’S SL da.

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendariak abenduaren 20an emandako 362E/2017 Ebazpenaren bidez (2018ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 8koan) titularraren instalazioan sortutako hondakin berri bat sartu zen. Haren testuan akatsak daudela oharturik, honako zuzenketa hau egiten da:

Honako hau dioen tokian:

“Foru lege horren lehenengo xedapen gehigarrian ezartzen da ezen, legearen edukiak eraginkortasuna izan dezan, Ingurumen baimen integratua lortu behar dela eta udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi. Hortaz, instalazio hori Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago.”

Honako hau behar du:

“Foru lege horren azken xedapenetako bigarrenean ezartzen da ezen, legearen edukiak eraginkortasuna izan dezan, Ingurumen baimen integratua lortu behar dela eta udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi. Hortaz, instalazio hori Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe dago.”

Honako hau dioen tokian:

“Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak apirilaren 26ko 209/2007 Foru Aginduaren bidez emana; foru agindu hori, gerora, martxoaren 17ko 516/2010 Ebazpenak aldatu zuen, eta uztailaren 2ko 287E/2014 Ebazpenak, abuztuaren 10eko 244E/2016 Ebazpenak eta ekainaren 23ko 812/2016 Ebazpenak ere bai, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiarenak.”

Honako hau behar du:

“Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak apirilaren 26ko 209/2007 Foru Aginduaren bidez emana; foru agindu hori, gerora, martxoaren 17ko 516/2010 Ebazpenak aldatu zuen, eta uztailaren 2ko 287E/2014 Ebazpenak, abuztuaren 10eko 244E/2016 Ebazpenak eta ekainaren 23ko 812/2016 Ebazpenak ere bai.”

Iruñean, 2018ko otsailaren 7an.–Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko zuzendaria, César Pérez Martín.

Iragarkiaren kodea: F1802413