66. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

H/31/2º0506 NL/sr espedientea. Jendaurreko informazioa.

Gaia: ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzea.

Ofizioz irekia.

Kontzesioaren titularra: Transportes Maitxene SL.

Ibai edo errekaren izena: Ekaitza, Feliperen borda, Lorbido eta Arbodegiko errekak.

Amaitu beharreko emaria: 800 l/s.

Udal-mugartea eta probintzia: Arantza (Nafarroa).

Erabilera: energia elektrikoa sortzea - Arantzako zentrala.

Obren azalpen laburra eta helburua:

800 l/s-ko ur aprobetxamendu baterako eskubidea amaitzea, kontzesioaren epea amaitu delako. Aprobetxamenduaren xedea ura Ekaitza, Feliperen borda, Lorbido eta Arbodegiko erreketatik hartzea da, Arantzako udal-mugartean (Nafarroa), energia elektrikoa sortzeko Arantzako zentralean, eta Transportes Maitxene SLren alde inskribatuta dago.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Arantzako udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2018ko martxoaren 19an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1803840