53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 22an emandako 12E/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez, deialdi bat onetsi da “Enpresa eta profesionalek, ARTEM Festival delakoaren barnean, antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko jaialdiak eta lehiaketak egiteko diru-laguntza 2018rako” izeneko laguntzetarako.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 28/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): DDBN (identifikazioa): 387444.

Iruñean, 2018ko otsailaren 22an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1802763