53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

15E/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, deialdi bat onesten duena Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diru-laguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei.

Irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutua (NABI) erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituenak, ezartzen du erakunde horrek duela emakumeen eta gizonen arteko berdintasun politikak koordinatzeko eta kudeatzeko eskumena Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan. Eskumen horiek garatzeko, NABIren eginkizunak izanen dira, besteak beste, emakumeen elkartegintza eta parte-hartze soziala bultzatu eta sostengatzea, planak eta estrategiak proposatzea emakumeen ahalduntzea bultzatzeko, eta elkarteetan emakumeen presentzia eta parte-hartzea sustatzea.

Orobat, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko 14/2015 Foru Legearen ekintza planak, Gobernuak 2016ko azaroaren 23an onetsiak, I. ardatz estrategikoan (“Balioak aldatzea eta baldintzak sortzea emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizimodurako”) neurri hau ezartzen du: emakumeen ahalduntze pertsonala sostengatzea, umetatik hasita, emakumeak ikusgai egiteko eta estereotipoak desagertzeko programak bultzatuz, eta emakumeen ahalduntzea (umetatik hasita) sostengatzeko programak egitea.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, emakumeen herritartasun osoaren garapena lagundu eta bultzatzeko legezko agindua betetzeko, baliabide ekonomikoak bideratzen ditu gizarte ekintzako proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteentzat eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateentzat, 2018an genero ikuspegia duten proiektuak gara ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean eta horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzera zuzen ditzaten.

Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 129/2015 Foru Dekretuari lotuta, emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diru-laguntzak emateko Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu eta sustatzeko proiektuak garatzen dituzten emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea; foru agindu honen eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimendu dira:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

B40001-B4100-4819-232203: (E) Emakumeen elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuentzako diru-laguntzak

2018

195.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Baseari jakinaraztea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko otsailaren 21ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea eta helburua.

Deialdi honen xedea da Nafarroako emakumeen elkarteei eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte edo entitateei Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eman beharreko diru-laguntzen araubidea ezartzea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egin ditzaten Nafarroako Foru Komunitatean, oinarri hauetan ezarritakoarekin bat eta eta kredituek zehaztutako mugen barnean.

Diru-laguntza hauen helburua da emakumeen parte-hartze soziala bultzatzea, elkartegintzaren bidez ahalduntze banakakoa eta kolektiboa bultzatzea, eta genero berdintasuna sustatzea gizartean eta herritarren artean.

2. oinarria.–Onuradunak.

Deialdi honetan parte hartzen ahalko dute emakumeen elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateek, betiere haien estatutuetan helburu gisa berariaz agertzen badira emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna bultzatzea eta bizitza sozial, ekonomiko, kultural edo politikoaren edozein eremutan emakumeen sustapena eta defentsa bilatzea. Onuradunek Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko proiektuak egin behar dituzte, eta oinarri hauetako baldintzak bete.

Ondorio horietarako, emakumeen elkartetzat hartuko da Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen elkarteen zentsuan inskribatzeko baldintzak betetzen dituztenak, zentsu hori arautzen duen uztailaren 27ko 52/2016 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

3. oinarria.–Betebeharrak.

Diru-laguntzen onuradun izateko, elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte eskaera aurkezteko unean, eta haiek betetzen jarraitu beharko dute diruz lagundutako jarduera gauzatzen den bitartean eta hura justifikatu arte:

3.1. Indarra duen legeriarekin bat eratuak egotea, nortasun juridikoa izatea eta dagokien erregistroan inskribatuak egotea, inskripzio hori bakarrik publizitate ondorioetarako eskatuta ere.

3.2. Nafarroako Foru Komunitatean jardutea.

3.3. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzea xede izatea estatutuetan, eta bizitza sozial, ekonomiko, kultural edo politikoaren edozein eremutan emakumeen sustapena eta defentsa bilatzen dituzten guztiak.

3.4. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeraren batean ez egotea.

4. oinarria.–Gauzatzeko epea eta proiektu eta ekintza diruz lagungarriak.

4.1. Diru-laguntzaren xedeko proiektuak gauzatzeko epea 2017ko abenduaren 1etik 2018ko azaroaren 30era arte izanen da.

4.2. Proiektu mota hauek jasoko dute diru-laguntza:

A mota: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ekintzak dituzten proiektuak.

B motakoak: Nafarroako Foru Komunitateko emakumeen elkarteen lurralde-topaketarako proiektuak, elkarteen sare bat bultzatzeko eta, horrela, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko jarduerak gauzatzen dituen Nafarroako elkartegintza indartzeko. Topaketak Nafarroan egin beharko dira.

4.3. Helburu hauek betetzeko jarduera bat edo batzuk izanen dituzte proiektuek:

a) Emakumeen elkartegintza eta parte-hartze soziala bultzatzea, laguntzea eta dinamizatzea, emakume eta nesken ahalduntze banakakoa eta kolektiboa sustatuz.

b) Nafarroako Foru Komunitatean, erabakiak hartzeko prozesu eta guneetan eta entitate sozial eta politikoen kudeaketan eta zuzendaritzan emakumeen presentzia finkatzea eta haien parte-hartzea sustatzea, genero ikuspegiarekin.

c) Belaunaldien arteko hitzarmenak erraztea emakumeen artean, baita haien sareko lana ere.

d) Hausnarketa piztea eta zainketak eta erantzunkidetasuna balioestea, erantzunkidetasunaren arloko beharrak konpontzea eta zalantzan jartzea sexuen araberako lan banaketa.

e) Genero rolei jarraitzen ez dieten eta generoan oinarritutako estereotipoak desagerrarazteko eredu diren emakumeak agerian jartzea.

f) Beste aldagai batzuekin –besteak beste adinarekin, dibertsitate funtzionalarekin, orientazio sexualarekin edo genero identitatearekin– izandako intersekzionalitatetik sortzen diren hainbat desberdinkeria lantzea.

g) Ikertzea, jendarteratzea eta/edo sentsibilizatzea arlo hauetan: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakumeen eskubideen sustapena eta defentsa, eta emakume erreferenteen eta emakumeen genealogien sorrera.

h) Honako hauei buruzko prestakuntza ematea: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, emakume eta nesken ahalduntzea eta antzeko beste batzuk. Herritar guztiek parte hartzen ahalko dute prestakuntzan, baina bazkideek lehentasuna izan dezakete.

i) Emakumeen eta nesken aurkako indarkeria prebenitzea eta desagertzea.

j) Emakumeen eskubideekin eta eskaerekin lotutako garrantzi bereziko datak aldarrikatzea.

k) “Eten digitala” murriztea, teknologien erabilera sustatuz, helburu izanik zuzen erabiltzea agiriak editatzeko oinarrizko tresnak, kalkulu-orriak eta posta elektronikoa, baita administrazio publikoekiko komunikazio telematikoa ere.

4.4. Mota bereko proiektu batzuetarako eskaera aurkezten duten entitate edo elkarteak ez dira onartuko; hala ere, organo kudeatzaileak eskatuta proiektu horietako bakar bat aukeratzen badute, onartuko dira.

Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek jardueren proiektu bat (A motakoa) eta elkarteen arteko topaketaren proiektu bat (B motakoa) aurkezten ahalko dute.

4.5. Gastu diruz lagungarriak.

Diruz laguntzen den jardueraren izaerarekin bat datozen gastuek jaso dezakete diru-laguntza, betiere oinarri hauetan ezarritako epean gauzatzen badira. Zehazki, hurrengo gastu kontzeptuek jasoko dute diru-laguntza, merkatu balioa gainditu gabe.

4.5.1. Zuzeneko gastuak:

a) Aholkularitza teknikoa (enpresak kontratatzea, profesionalen ordainsariak, txostengileak, joan-etorriak, dietak eta ostatu-hartzea; betiere, generoari buruzko prestakuntza dutela frogatzen badute).

Proiektua gauzatzeko enpresa bat kontratatuz gero, enpresa horrek ziurtatu beharko du badituela genero berdintasunaren arloan gutxienez 120 orduko prestakuntza (erakunde publikoek edo unibertsitate publiko nahiz pribatuek emana) duten langileak, eta horiexek direla proiektua gauzatzeko erantzule zuzenak. Enpresak emandako ziurtagiriaren bidez frogatuko da prestakuntza. Diruz lagundutako jardueraren %100 arte azpikontrata daiteke.

Gastu diruz lagungarriaren zenbatekoa 12.000 eurotik goitikoa bada, frogatu beharko da hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela, salbu eta, gastu diruz lagungarrien ezaugarrien berezitasuna dela-eta, merkatuan hornidura edo zerbitzu hori emateko behar adina enpresarik ez badago, edo gastua egin bada diru-laguntza eskatu baino lehen. Onuradunaren txosten baten bidez frogatuko da.

b) Diruz lagundutako jardueren publizitate edo zabalkunde gastuak.

c) Materialak argitaratzeko gastuak. Dena den, soilik programaren xedea lortzeko ezinbestekoa den material inprimatuak jasoko du diru-laguntza, betiere NABIk baimendu ondoren.

Egutegien ediziorako eta inpresiorako diru-laguntza eskatzen bada, soilik 2019koek jasoko dute diru-laguntza.

d) Lokalak alokatzeko eta ekipamenduen gastuak, edo jarduera garatzeko beharrezko material suntsikorrarenak.

e) Diruz lagundutako jarduerak egiten diren bitartean beren kabuz balia ezin daitezkeen pertsonei arreta ematearen ondoriozko gastuak (haurtzaindegia, ludoteka, adinekoak zaintzea, etab.).

f) Joan-etorrien gastua, elkarteen topaketen proiektuetarako. Garraio publikoaren kasuan, soilik onuradunari fakturatzen zaion gastua onartuko da, 500 euroko muga gainditu gabe.

g) Gastu finantzarioak, aholkularitza juridiko edo finantzarioaren gastuak, eta antzekoak, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzeneko lotura badute eta hura ongi prestatu edo egiteko ezinbestekoak badira.

4.5.2. Proiektuarekin lotutako zeharkako gastuak:

Emandako diru-laguntzaren edo, hori baino txikiagoa bada, justifikatutako gastu guztiaren %10 erabiltzen ahalko da objektiboki, gehienez ere, zeharkako gastu hauetarako: kudeaketa administratiboa, entitatearen lokalaren alokairua, argia, ura eta telefonoa; betiere, behar bezala justifikatuta egon beharko dute eta jarduera gauzatzen den epean egindakoak izan. Zeharkako gastutzat hartuko dira, orobat, proiektuak gauzatzeaz arduratzen den elkarte edo entitatearen langileen gastuak, baldin eta justifikatzen bada langile horiek diruz lagundutako proiektuan parte hartu dutela eta badutela genero berdintasunaren arloan gutxienez 120 orduko prestakuntza (erakunde publikoek edo unibertsitate publiko nahiz pribatuek emana).

4.6. Diru-laguntzetatik kanpo geratzen diren proiektu, jarduera eta gastuak:

4.6.1. Proiektu eta jarduera hauek deialdiaren esparrutik kanpo geldituko dira:

a) Diseinuan, abian jartzean eta ebaluazioan genero ikuspegia txertatzen ez duten proiektuak.

b) Ikasleekin gela barrenean egindako proiektuak edo jarduerak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentutik gauzatzen ari den Hezkidetza Planean ezarritakoarekin bat.

c) Aisialdiko jarduerak, edo ludikoak.

d) Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren berezko programak eta jarduerak.

e) Diruz lagundutako entitatearen edo elkartearen langileen nominak, 4.5.2 apartatuan ezarritakoa salbu.

4.6.2. Gastu hauek ezin dira lagundu deialdian:

a) Banku-kontuetako interes zordunak.

b) Interesak, errekarguak eta zehapen administratibo eta penalak.

c) Prozedura judizialen gastuak.

d) Aperitibo, bazkari, arratsaldeko eta antzekoen gastuak.

e) Aurreikusitako jarduerak betetzeari lotu gabeko helburua duten bidaiak.

f) Entitate edo elkarte beraren publizitate edo sustapenarekin lotutako gastuak, Nafarroako Gobernuaren logotipoa eta NABIrena ez badira agertzen.

g) Jardueran parte hartu dutenentzako edonolako sari edo opariak.

5. oinarria.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

5.1. Emakumeen elkarteentzako eta irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateentzako diru-laguntzaren zenbatekoak muga hauek izanen ditu:

–Emakumeen elkarteen kasuan: 10.000 euroko diru-laguntza eman daiteke gehienez, proiektuaren kostua handiagoa bada ere.

–Irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateen kasuan: 5.000 euroko diru-laguntza eman daiteke gehienez, proiektuaren kostua handiagoa bada ere.

5.2. Eskatuko den zenbatekoak aurreko atalean ezarritako mugak ere ezin izanen ditu gainditu.

5.3. Diru-laguntzaren zenbatekoa irizpide hauen arabera kalkulatuko da, betiere proiektuak gutxienez 50 puntuko balorazioa lortu badu deialdian ezarritako irizpideen arabera:

  • 3.000 euro edo gutxiago eskatzen duten proiektuei, eskatu eta onartutako kopuruaren %100 emanen zaie.
  • 3.000 euro baino gehiago eskatzen duten proiektuei, portzentaje hauen arabera emanen zaie diru-laguntza:
  • 91-100 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren %100.
  • 81-90 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren %90.
  • 71-80 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren %80.
  • 61-70 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren %70.
  • 50-60 puntu lortzen dituzten proiektuetarako, eskatu eta onartutako kopuruaren %60.

5.4. Honela banatuko da aurrekontuko diru-izendapena:

  • 160.000 euro emakumeen elkarteek aurkeztutako proiektuetarako.
  • 35.000 euro irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateetarako.

Onuradun mota bakoitzari (emakumeen elkarteei/irabazi-asmorik gabeko bestelako elkarte eta entitateei) erreserbatutako kreditua agortzen ez bada, soberakina beste onuradun motarako kredituari gehituko zaio.

6. oinarria.–Dokumentazioa.

6.1. Diru-laguntza eskatzen duten elkarte edo entitateek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Eskabidea eta eranskinak, behar bezala beteak, eskatutako zenbatekoa eta proiektuaren zenbatekoa adierazita eta jardueren aurrekontua xehakatuta. Diru-laguntzen eskaerak ereduaren arabera aurkeztuko dira nahitaez; Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.nafarroa.eus) izapideen katalogoko laguntzen fitxan eskuratzen ahal da eskabide eredua. Helbide elektroniko bat adierazi beharko da, Administrazioarekiko harremanetarako lehentasunezko bide gisa.

b) Nortasuna egiaztatzen duten agiriak, estatutuak (horietan jasoko da elkarteak edo entitateak duen konpromisoa bizitzaren arlo guztietan emakumeen eta gizonen arteko egiazko berdintasuna lortzeko), eta dagokion erregistroko inskripzioa.

c) Baimena, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak egiazta dezan elkarteak edo irabazi-asmorik gabeko entitateak tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta dauzkala. Baimen hori eman ezean, ziurtagiri eguneratua aurkeztu beharko dute, deialdia argitaratu ondotik egindakoa, non jasoko baita elkarteak edo entitateak eguneratuak dituela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

d) Elkartearen edo entitatearen ordezkariak sinatutako adierazpena, ordezkaritza organoa osatzen dutenen identitatearen eta sexuaren berri ematen duena.

e) Elkarteen kasuan: elkartearen ordezkariak sinatutako adierazpena, emakumezko bazkideen kopurua, gizonezko bazkideen kopurua eta 30 urtetik beherako emakumezko bazkideen kopurua zehazten dituena.

f) Elkartearen edo entitatearen ordezkariak egindako erantzukizunpeko adierazpena, puntu hauek baieztatzen eta/edo aitortzen dituena:

–Ez duela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik.

–Entitate eskatzaileak beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribatu baten laguntzak edo diru-laguntzak jaso eta/edo eskatu dituela xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon, edo halakorik jaso eta/edo eskatu ez duela.

–Entitateak zigor edo administrazio arloko zehapen baten ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu ez duela, eta horretarako desgaikuntza ekartzen duen legezko debekurik jaso ez duela.

g) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

h) Halakorik bada, funtsen aurrerakinaren eskaera; diru-laguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak behar direla frogatzen duen txostena aurkeztuko da, 2018ko diru-sarreren eta gastuen mugimendu aurreikusiak, edo funtsen eskasia frogatzen duen edozein agiri.

i) Funtsen aurrerakina eskatuz gero, gardentasunaren gaineko aitorpena.

6.2. Baldintza horiek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar dituztenean edo datuak administrazio horren esku daudenean, ez da eskatuko dokumentazio hori aurkeztea, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.8 artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 9.4 artikuluan xedatu bezala. Azken kasu horretan, agiria zein espedientetan jasotzen den zehaztu beharko da, eta hala egin dadila eskatzen ahalko da. Orobat, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoa hartuko da kontuan.

7. oinarria.–Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.

7.1. Eskabideak eta atxikitako dokumentazioa Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren erregistroan aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideren baten bidez, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Dokumentazioa erregistro orokor elektronikoan aurkezten bada, eskabideari eskaneatuta erantsiko zaizkio agiriak; dokumentu banatan aurkeztuko dira eta bakoitzari bere izena jarriko zaio.

Eskaera posta bulegoen bitartez aurkezten bada, posta zerbitzuak arautzen dituen abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aurreikusitako moduan aurkeztu beharko da.

Eskaera erregistro orokor elektronikoan aurkezten ez bada, Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinarazi beharko zaio non aurkeztu den, gestionrecursosinai@navarra.es helbide elektronikoaren bidez.

7.2. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, toki entitateari eskatuko zaio 10 egun naturaleko epean dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzala; halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera ezetsi, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekiko harremanetarako lehentasunezko bide gisa eskaeran adierazitako helbide elektronikoaren bidez eskatuko da akatsak zuzentzeko.

Proiektua deskribatzeko dokumentazioa ezin da zuzendu.

8. oinarria.–Balorazioa eta diru-laguntza emateko prozedura.

8.1. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzari (Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetza Sozialaren Atalari) dagokio diru-laguntza emateko prozeduraren instrukzioa.

Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da. Aurrekontuko partida agortzen bada diru-laguntzaren xede izateko gutxieneko puntuaziora iristen diren eskaera guztiei erantzun gabe, hainbanatu eginen da zenbateko orokorra 5. oinarrian adierazitako kopuruen arabera.

Modalitate batean diru-laguntzarik esleitzen ez bada edo aurreikusitako aurrekontua agortzen ez bada, soberakina beste modalitatearen aurrekontuari gehituko zaio.

8.2. Eskaerak I. eranskinean zehaztutako irizpideei jarraikiz ebaluatuko dira, eta, horretarako, instrukzio organoak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko edo beste departamentu batzuetako teknikarien laguntza izaten ahal du, eta egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzake, ebazpen proposamenaren oinarri izanen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.

8.3. Gutxienez ere 50 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ezetsiko dira.

Proiektuak diruz lagundu ezin diren ekintzak baditu, soilik diruz lagungarriak direnak hartuko dira kontuan.

8.4. Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileari igorriko dio ebazpen proposamena. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, non adieraziko baita entitate onuradunek diru-laguntzak jasotzeko beharkizun guztiak betetzen dituztela.

9. oinarria–Ebazpena.

9.1. Diru-laguntzei buruzko ebazpena Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 2 hilabeteko epean, gehienez ere. Ebazpena interesdunei jakinaraziko zaie, eta Nafarroako Gobernuaren atarian argitaratuko da, diru-laguntzaren fitxan. Bi hilabeteko epe hori bukatuta, ebazpen espresik eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.

9.2. Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenean honako hauek adieraziko dira: entitate eskatzaileen zerrenda, diruz laguntzen diren proiektuak eta proiektu bakoitzerako diru-laguntzaren zenbatekoa eta, kasua bada, zein eskaerari esan zaion ezetz (arrazoia zehaztuta).

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 20. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak, jakinarazi ondoko hilabetean, jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren atarian eta web-orrian (www.nafarroa.eus), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

9.3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

10. oinarria.–Proiektuak gauzatzean gertatzen diren gorabeherak.

10.1. Proiektuak deialdian ezarritako epeetan gauzatu beharko dira, eta eskaeran eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako moduan. Hala ere, proiektuan aurreikusitako exekuzioa aldatzen duten inguruabarrak gertatzen direnean, aldaketa hauek egiten ahalko dira:

a) Proiektua bitartean egin beharreko jardueren aldaketak.

b) Proiektuan egin beharreko ekintzen arteko berrantolaketa ekonomikoa.

10.2. Proiektuan egin beharreko ekintzak aldatzeko, aldez aurretik baimena eskatu behar zaio organo kudeatzaileari. Interesdunak proiektuan ez dagoen beste jarduera bat, diru-laguntzaren helburua kontuan hartuta egokitzat jotzen dena, egitea proposatzen ahalko dio Nafarroako Berdintasunerako Institutuari.

Proposatutako aldaketak behar bezala arrazoitu eta aurkeztu beharko dira, aurreikusitako jarduera egin baino gutxienez 20 egun lehenago.

Balorazioa egiteko, oinarriotan ezarritako irizpideei jarraituko zaie, eta epe eta baldintzak beretan justifikatu beharko dira.

Proposatzen den jarduera berriak baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Ordezten duen jardueraren maila tekniko berbera izatea.

b) Oinarrietan ezarritako baldintza eta forma berak betez aurkeztea.

Instrukzio organoak baloratuko du salbuespenekoak ote diren aldaketak eta horietarako ematen diren arrazoiak, haiek onartu edo ukatzeko.

Balorazioa eginda, aipatutako aldaketa berariaz baimendu edo ukatuko du Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak, eta, behar izatera, egokiak diren doikuntza ekonomikoak eginen dira.

10.3. Proiektuan onartutako jardueretako bat egin gabe utzi behar denean, ez da aldaketarako aldez aurreko baimena eskatu beharko. Hala ere, jarduera horretarako aurreikusitako zenbatekoa ezin zaio gainerako jardueren aurrekontuari erantsi. Aurrekoa gorabehera, justifikazio agiriak aurkezten direnean, onuradunak behar bezala azaldu beharko ditu aldaketa horiek.

11. oinarria.–Diru-laguntzen ordainketa eta justifikazioa.

11.1. Oro har, diru-laguntza ordainduko da haren xede den proiektua bukatu eta frogagiriak aurkeztu ondotik.

Hala ere, gizarte ekintzako programak direnez, diru-laguntza emateko ebazpenean erabakiko da diru-laguntzaren aurrerakina eskatu duten entitateei emandakoaren %100 aldez aurretik ordaintzea, Diru-Laguntzei buruzko Foru Legearen 33.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere justifikatzen bada funtsen hornidura beharrezkoa dela diru-laguntzaren xedeak betetzeko.

Funtsez hornitu beharra justifikatzeko, entitateak aurreko urteko bukaerarako kontuen egoera orria aurkeztu beharko du diru-laguntzaren eskaerarekin batera, bai eta 2018ko diru-sarrera eta gastuen mugimenduen aurreikuspena ere, edo beste edozein egiaztagiri, diru-laguntzaren xedeak betetzeko aldez aurretik funtsez hornitu beharra frogatzeko.

Edozein ordainketa egin baino lehen, gardentasun betebeharrak bete beharko dira.

11.2. Diru-laguntzaren xedeko jarduketak egin ondoren, elkarte eta entitate onuradunek diruz lagundutako ekintza guztiak justifikatu beharko dituzte. Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2018ko azaroaren 30ean, beranduenez:

–Memoria, horretarako diseinatutako ereduaren araberakoa (“Memoriaren eredua”), Nafarroako Berdintasunerako Institutuan eskuratzen ahalko dena, edo, Internet bidez, Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko zerbitzuen katalogoko laguntzen fitxan (www.navarra.es).

Memoriarekin batera, egindako ekintzen frogagiriak aurkeztuko dira, bai eta ekintza horien ondoriozko produktuen edo zabalkunde eta publizitaterako prestatutako produktuen frogagiriak ere.

–Proiektua gauzatzeko enpresa bat kontratatuz gero, horren adierazpena, frogatzeko generoaren arloan prestakuntza eta eskarmentua duten pertsonak dituela eta horiexek direla proiektua gauzatzeko zuzeneko arduradunak.

–Egindako gastuen eta ordainketen frogagirien zerrenda (“Gastuen eredua”).

Justifikazio kontu baten bidez justifikatuko dira izandako gastuak eta ordainketak. Kontuak diru-laguntzaren xede diren jardueren eta haien kostuaren aitorpena bildu beharko du, jarduerak egiteko gastu guztiak zehazturik. Horretarako, jatorrizko fakturak eta ordainketa benetan egin dela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Frogatzeko balio bera duten beste agiri batzuk eta faktura elektronikoak onartuko dira, baldin eta zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak betetzen badituzte.

Aholkularitza, laguntza edo bestelako zerbitzuak ematen dituzten enpresen zerbitzuengatik diruz laguntzen ahal den gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, entitateak frogatu beharko du enpresa hautatu dela eragimenaren eta ekonomiaren irizpideei jarraikiz, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.

–Dokumentu bidezko froga bat, erakusteko bete dela Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz lagundutako ekintzetan daukaten parte-hartzearen berri emateko betebeharra. Horretarako, egiten den publizitatean eta zabalkundean, edozein dela ere hedabidea, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian ere, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta honako testu hau txertatu beharko dira: “Nafarroako Berdintasunerako Institutuak diruz laguntzen du”, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoekin bat.

–Diruz lagundutako proiekturako eta ekintzetarako jasotako edozein laguntzaren edo edozein motako diru-sarreren aitorpena.

11.3. Instrukzio organoaren iritziz, gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena nahikoa ez bada, errekerimendua eginen dio elkarte edo entitate eskatzaileari, beharrezko frogagiriak erants ditzan hamar egun naturaleko epean. Eskabidean adierazten den posta elektronikoaren helbidera eginen da errekerimendu hori.

11.4. Egindako gastutzat joko da, oro har, justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena. Aurrekoa gorabehera, ez da eskatuko 2018ko azaroaren 30a baino lehen ordaindu ezin diren finantza eta zerga gastuen benetako ordainketa, likidatzeko borondatezko aldia irekita ez egoteagatik.

12. oinarria.–Bateragarritasuna.

Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako diru-laguntzak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, haiek, guztira, proiektu bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100 gainditzen ez badute.

13. oinarria.–Entitate onuradunen betebeharrak.

Deialdi honen babesean diru-laguntza jasotzen duten elkarte eta entitateek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain:

a) Diruz lagundutako proiektua adierazitako epeetan burutzea eta deialdiaren helburua betetzea.

b) Nafarroako Berdintasunerako Institutuari diru-laguntzaren xede den proiektua dela-eta sortzen den edozein gorabeheraren berri ematea, eta aurkeztutako proiektuaren kudeaketa nahiz garapena aldatzeko baimena eskatzea idatziz, bestelako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortzea barne.

c) Justifikatzea betekizunak eta baldintzak bete direla, eta diruz lagundutako proiektua gauzatu eta diru-laguntzaren xedea bete dela.

d) Emandako diru-laguntzei buruz, egiaztatze lana eta kontrol tekniko eta ekonomikoa egiten uztea Nafarroako Berdintasunerako Institutuari, baita horretarako eskumena duen edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurkeztuko du.

e) Nafarroako Berdintasunerako Institutuari jakinaraztea diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko eskatu edo lortzen diren bestelako laguntzak, diru-laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako funtsak zertan erabili diren frogatu baino lehen.

f) Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak egoki erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatu behar zaion araudian agindutako moduan.

g) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

h) Diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren, modu tradizionalean edo digitalean egiten diren idatzizko edo ahozko publizitate eta zabalkundeetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere, Nafarroako Gobernuaren parte-hartzearen eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren diru-laguntzaren berri ematea.

i) Agiri, publizitate, irudi edo material guztiek hizkera inklusiboa erabili behar dute, emakumeenganako bereizkeria islatzen duen irudi oro edo estereotipo sexistak saihestu, eta berdintasunari, presentzia orekatuari, aniztasunari, ardurakidetzari eta rolen eta identitateen pluraltasunari lotutako baloreak sustatu behar dituzte.

j) Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dute, telematika bidez, gardentasun aitorpena, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat (dekretu horrek arautzen ditu Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak). Betebehar hori betetzen ez bada, aipatu foru dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitako ondorioak etorriko dira.

14. oinarria.–Inbertitu gabeko gerakinak.

14.1. Diru-laguntza eman zeneko helburuak bete ondoren eta, baliabideak efizientziaz erabiltzearen poderioz, gerakin inbertitugaberik baldin balego, horren barne direla diruz lagundutako jarduerari aplikatu ez zaizkion balizko finantza etekinak, onuradunek Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileari baimena eskatzen ahalko diote izaera bereko edo antzeko izaerako beste jarduera batzuetan erabiltzeko; hain zuzen ere, oinarri arautzaile hauen arabera diruz laguntzeko modukoak izan eta elkarte edo entitate onuraduna gauzatzen ari den jardueretan.

14.2. Inbertitu gabeko gerakinak erabiltzea baimentzeko eskaeran, abiatutako edo, hala bada, bukatutako proiektuaren helburuen zabalpena eta dagokion aurrekontua zehaztuko dira.

14.3. Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari kudeatzaileak, Sustapenaren eta Kudeaketaren Zuzendariordetzak proposatu ondoren, ebatziko du gerakina aplikatu behar dela eta, horren ondorioz, gerakinaren xedeko diru-laguntza emateko ebazpena aldatu, edo deskribatutako gerakinak itzuli behar direla.

15. oinarria.–Diru-laguntzak itzultzea.

Diru-laguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek (Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan bildutakoek) eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek jasotako zenbatekoa, osorik edo partez, itzuli behar izatea ekarriko dute, baita berandutze-interesak pagatzeko eskatzea ere, diru-laguntza eman zenetik hori itzuli behar dela erabaki bitarte.

16. oinarria.–Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste eta zehapenei dagokienez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

17. oinarria.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluari eta hurrengoei eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.

18. oinarria.–Arau osagarriak.

Oinarriotan ezarri gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoa den gainerako araudian xedatutakoak aginduko du.

I. ERANSKINA

Proiektuari lotutako irizpideak (70 puntu bitarte)

IRIZPIDEAK

NEURTU BEHARREKO ALDERDIAK

APLIKAZIOA

KALITATEA

(60 puntu)

Koherentzia

(20 puntu gehienez ere)

–Helburu orokorra definitzea: 5 puntu

–Ekintzak deskribatu berariazko helburuei eta xedeko biztanleriari lotuta: 5 puntu

–Egutegia eta xedeko publikoa: 5 puntu

–Ebaluazioaren adierazle neurgarriak: 3 puntu

–Baliabide berekiak erabiltzea: 2 puntu

Genero ikuspuntuaren ezartze maila

(15 puntu gehienez ere)

–Hizkera inklusiboaren erabilera: 5 puntu

–Diagnostikoan emakumeen perspektiba eta egoera kontuan hartzea: 5 puntu

–Analisian sexuaren arabera bereizitako datuak eta datuen ebaluaziorako adierazleak: 5 puntu

Programan aniztasuna eta/edo era askotako diskriminazio egoerak kontuan hartzeko aurreikusitako neurriak. 5 puntu bitarte

Programazioan aurreikusitako irisgarritasuna

Entitateak/elkarteak berdintasuna bultzatzeko egiten dituen beste proiektu eta jarduketa batzuekiko harremana (5 puntu gehienez ere)

2 programarekin: 5 puntu

Programa batekin: 3 puntu

Ez: 0 puntu

Aurreikusitako eragina/ondorioa (5 puntu gehienez ere)

Nafarroan: 5 puntu

+Eskualde batean edo herri batzuetan: 3 puntu

Herri batean: 1 puntu

Elkartean emakume gazteen (14 urtetik 30era bitarteko emakumeen) parte-hartzea sustatzea (5 puntu gehienez ere)

–Sustapenerako berariazko ekintzak programatzea: 2,5 puntu

–Elkarteko emakume gazteei buruzko adierazpena: 2,5 puntu

Emakumeen beste elkarteekin lankidetzan aritzea, proiektua egin eta garatzeko (5 puntu gehienez ere)

2 baino gehiagorekin: 5 puntu

2rekin: 4 puntu

1ekin: 3 puntu

BERRIKUNTZA

(5 puntu)

Balioak aldatzeko, emakumeak ahalduntzeko eta berrikuntzaren aldetik emaitza ona lortu duten esperientziak transmititzeko (5 puntu gehienez ere)

Presentzia sare sozialetan: 3 puntu

Ekintza berritzaileak bere lurraldean: 2 puntu

SAREKO LANA

(5 puntu)

Beste elkarte eta/edo entitate batzuekin (5 puntu gehienez ere)

PROIEKTUA GUZTIRA 70 puntu

Entitate eskatzaileari dagozkion irizpideak (30 puntu bitarte)

IRIZPIDEAK

NEURTU BEHARREKO ALDERDIAK

APLIKAZIOA

EMAKUMEZKO BAZKIDEAK

(14 puntu)

Bazkideen %80tik %85era bitarte, emakumeak

Bazkideen %85etik gora, emakumeak

10 puntu

14 puntu

KOKAPEN GEOGRAFIKOA

(4 puntu)

Elkartearena edo entitatearena

0-1.000: 4 puntu

1.001-3.000: 3,5 puntu

3.001-5.000: 3 puntu

+ 5.000: 2,5 puntu

ESPERIENTZIA

(4 puntu)

Genero berdintasunaren arloan gauzatutako proiektuak. Egindako 2 lan deskribatzea, gehienez 4 orrialdetan (4 puntu)

Kalitatea Irismena

Berdintasuna lortzeko ekarpena

AUKERA BERDINTASUNEKO AGENTEA

(3 puntu)

Berdintasuneko teknikaria (3 puntu)

Bai: 3 puntu

Ez: 0 puntu

ZUZENDARITZA/LEHENDAKARITZA

(5 puntu)

Emakume bat izatea irabazi-asmorik gabeko entitatea ordezkatzen duen zuzendaritza batzordeko (edo organo baliokideko) burua

5 puntu

ENTITATEA GUZTIRA 30 puntu

Iragarkiaren kodea: F1802826