53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

1/2018 zenbakiko aldaketa aurrekontuan.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2018ko otsailaren 6ko osoko bilkuran harturik, 2018ko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, otsailaren 16an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1889 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehigarriak: 29.300 euro.

Finantziazioa:

Diru-sarrera berriak edo handiagoak 29.300 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2018ko martxoaren 8an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1803383