53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laburpena, 2018. urtean gizarte gaien arloko helburuen barrenean gizarte ekintzaren alorrean proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboendako diru-laguntzak emateko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da laburpena, Eguesibarko Udalaren gizarte gaien arloko helburuen barrenean gizarte ekintzaren alorrean proiektuak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboendako diru-laguntzak emateko deialdiarena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 388341 eta Udalaren webgunean.

Helburua eta xedea. Diru-laguntzen deialdi honek hauxe du xedea: diruz laguntzea gizarte ekintzaren alorrean Eguesibarko herritarren ongizate soziala bultzatzeko proiektuei eta/edo jarduerak egiten dituzten entitateei. Ekintza edo jarduerak 2018an eginen dira, eta Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuari dagozkionak izanen dira, eta, hain zuzen, arlo hauetakoak: prebentzioa, asistentzia, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.

Onuradunak:

Oinarri hauetan aipatutako laguntzen onuradunak izan ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboak soilik:

–Irabazteko asmorik ez izatea.

–Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barrenean, honelako jarduerak egitea: prebentzioa, laguntza, gizarteratzea, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.

–Sexu-askatasunaren aurkako delituengatik aurrekaririk ez izatea.

–Proiektuen eta/edo zerbitzuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta bitartekoak izatea.

–Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta ekonomikoak, oro har, eguneratuak izatea.

–Haien Estatutuetan xede gisa agertzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan eginen dutela.

Berdintasunerako plana izan bai baina ez bada estatutuetako aurreko puntua betetzen, 6 hilabeteko epea emanen da estatutuetan aldaketa horiek jasotzeko.

Diru-laguntzaren zenbatekoa. Deialdi honek “Diru-laguntzak gizarte taldeei” partidan adierazitako aurrekontu-izendapena izanen du. Gizarte ekintzako proiektuetara %50 bideratuko da eta beste %50, berriz, ibarrean bizi diren pertsonei zuzendutako ekintzak edo zerbitzuak egiten dituzten entitateendako izanen da.

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta luzaezina izanen da.

Sarrigurenen, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1803259